NOLA EKIN

Labur-labur azaltzen dizugu... Jarraitu irakurtzen!

1. Negozio-ideia

Lehenengo urratsa hasi beharreko negozioa zein den jakitea da, zerbitzua emateko edo produktuak saltzeko izango den, adibidez. Horretarako, garrantzitsua izango da galdera hauei erantzutea: zer behar ase nahi duen edo zer balio erantsi eman nahi zaion. Ez dago negozio-ideia txarrik, negozio-ideia baten exekuzio on edo txar bat baizik. Eta CB113tik zure ideiak ondo burutzeko bitartekoak ematen dizkizugu.

2. Negozio-plana

Ideia garatu eta ondu ondoren, gomendagarriena merkatu-azterketa bat egitea da, negozioaren bideragarritasuna ikusteko.

Une horretan hartu behar da kontuan lokal bat bilatzeko aukera, baldin eta lokala ezinbestekoa bada jardueran aritzeko. Hautatutako lokalak negozioak eskatzen dituen behar guztiak bete beharko ditu, eta, beraz, bilaketa horretan behar den denbora erabili beharko da.

Garatu beharreko negozioari buruz bildutako informazio guztiarekin, hurrengo urratsa informazio hori guztia Negozio Plan batean idatziz jasotzea da. Negozio Plan hau funtsezkoa da negozioaren bideragarritasuna aztertzeko, eta garrantzitsua da, adibidez, finantzaketa eskatzeko orduan. Negozioaren eta ekintzailearen beharren arabera, Negozio Plana formalizatu dezaketen profesionalen laguntzaren aukera baliozta dezake.

3. Forma Juridikoa

Ideia eta Negozio Plan batekin, negozioaren ezaugarrien arabera forma juridiko egokiena zein den jakiteko unea izango da. Erabaki horiek garrantzi berezia dute, beraz, gomendagarria da aholkulari batengana jotzea gai horiek aztertzeko.

Ekintzaileari xehetasun horietan laguntzeko, EAG puntuak (Ekintzailetzaren Arretarako Guneak) daude, eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen dute:

  • Hainbat alderdiri buruzko informazioa, haien artean, enpresa-erantzukizunari, esparru juridikoari, abantaila fiskalei, Gizarte Segurantza aplikagarriaren araubideari, eta ekintzailetzari buruzko informazioa, oro har, eta abar.
  • Enpresen eraketa telematikoa, DEB (Dokumentu Elektroniko Bakarra) erabiliz, CIRCE plataformaren bidez (Informazio Zentroa eta Enpresak Sortzeko Sarea).

4. Finantzaketa

Aurreko guztiaz gain, garrantzitsua izango da kanpo-finantzaketa eskatzeko aukera planteatzea. Ekintzailetza-prozesuaren etapa bakoitzerako laguntza eta dirulaguntza desberdinak daude.

Zein laguntza ditut?

5. Abiaraztea

Azken urratsa enpresa eratzeko beharrezkoak diren izapideak burutzea da. Sozietatearen estatutuak egitetik IFZa eskatu arte, Ogasunean alta eman eta banku-kontu bat sortu arte. Izapide horiek guztiak oso modu sinple eta eraginkorrean egin daitezke EAGen bidez (Ekintzailetzaren Arretarako Guneak).

Scroll to Top