Merkataritza Irekia Bizkaian tailerrak
CECOBIk Merkataritza Irekia Bizkaian tailerrak jarri ditu abian, Bizkaiko saltokien kudeaketa eta lehiakortasun-gaitasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin. Tailer eta hitzaldi horietan, merkataritza-ingurunean eta kontsumitzaileen erosketa-ohituretan izandako aldaketei buruz hausnartuko da, baita merkataritzaren kudeaketa aldaketa horietara egokitzeko beharrari buruz ere.
Era berean, berrikuntzaren bidez lehiakortasuna hobetzeko merkataritza-sektoreko azken joerak ezagutzeko aukera izango dute tailer horietara bertaratzen diren pertsonek. Beste helburuetako bat bertaratutako saltokien arteko topaketak eta sinergiak sustatzea da, hiriko merkataritza biziberritu eta irudia hobetu ahal izateko.
Egin diren tailer eta hitzaldien ziklo osoa kontsultatzeko, egin klik hemen