Ohar legala

Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren web-orrira ongietorria ematen dizugu. CECOBIk, IFK G48271886 dauka eta Gran Via 50, 5. Solairuan (P.K. 48.011 – Bilbao) du egoitza.

Legezko Ohar honek https://www.cecobi.es web-orriaren erabilera doitzen du.

Web-orriko sarbidea doakoa da, erabiltzaileek kontratatutako konexioko kostua izan ezik, non bakoitzaren enpresa hornitzaileak ezarriko duen.

Web-orri honen helburua gure bazkideei, baita beste edozein erabiltzaileei ere, CECOBIren zerbitzuei buruzko informazioaren berri ematea da. Web-orriaren erabilerak  “erabiltzaile” maila eransten du, eta ondorengo Legezko Oharrean agertzen diren baldintza eta erabilera termino guztien onarpena suposatzen du.

Komenigarria da erabiltzaile guztiek Legezko Ohar hau arretaz aldian behin irakurtzea, baldintzak aldaketak jasan ahal baitute. Zentzu honetan, CECOBIk webgune honetako baldintzak eta erabilera terminoak unilateralki aldatzeko fakultatea beretzat gordetzen du. Baldintza hauei buruzko edozein aldaketa era ikusgaian argitaratuko da, azken gaurkotzearen data dokumentuko goiko aldean nabarmenduz.

Web-orriaren zerbitzuen erabileran jarraitzen baduzu, behin erabilera baldintzak aldatuta, bertan egindako aldaketak onartzen direla ulertuko da.

Mesedez eskatzen dizugu web-orri hau erabili baino lehen, hurrengo informazioa arreta handiz irakurtzea, erabilera  hurrengo ERABILERA BALDINTZEI lotuta dagoelako.

LEHENA. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA.-

Web-orri honetan edukitako informazio guztia, baita ere bere diseinu grafikoa eta erabilitako kodeak, egile-eskubide edota apirilaren 12ko 1/1996 Errege-Dekretu Legegilean ezarritako beste babes-eskubide batzuekin babestuta dago.

Eskubide hauek esklusiboki CECOBIrenak dira, edo bere lizentziatzaileenak. Beraz, webgune honetako edukien erreprodukzio, banaketa, transformazio edo komunikazio publikoko ekintzak, baita edozein lagapen-mota (totala ala partziala) ere, eta oro har indarreko jabetza intelektualaren legeriaren arabera babesgarria den edozein ekintzek, espresuki erabat debekatuta daude.

Webguneko edukin guztiak eta CECOBIren produktuen eta  zerbitzuen bidezko edukinak, diseinuak, bideoak, testuak, grafikoak, irudiak, informazioak, aplikazioak, softwareak, soinuak eta beste artxiboak barne, Titularraren edo bere lizentziatzaileenak dira esklusiboki, eskubide guztiak erreserbatuta.

Bereziki, baina orain arte adierazitako erabiltzailearen betebeharren gehiengoa mugatu gabe, debekatuta geratzen da web-orri honetako edukinen parte edo osotasunean, edota bere materialen diseinu eta edukinen selekzioko edo aurkezpen eraren erreprodukzioa (pertsona erabiltzaileak bere erabilera pertsonalerakoa izan ezik); transformazioa, banaketa, komunikazio publikoa, publikoaren eskura-jartzea eta oro har beste edozein ustiapen, edozein prozeduragatik.

Ustiapen-ekintza hauek bakarrik CECOBIren baimen esplizitua izatekotan egin ahal izango dira eta CECOBIren titulartasunari erreferentzia egiten baldin bada, esandako jabetza intelektual-eskubideen arabera kudeatuko da.

BIGARRENA. USTIAPENA.-

Debekatuta dago webgune honen eta bertan edukitako zerbitzuen funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako beharrezko ordenagailu-programak nolanahi desmuntatzea, deskonpilatzea, azpibaimentzea edo transmititzea, itzultzea eta ondorioztatutako lanak egitea, baita aurreko paragrafotik eratorriko beste edozein ustiapen egitea.

Erabiltzaileek uko egin behar izango diote web-orriaren babes-gailuak eta bertan instalatutako segur sistemak kentzeari, aldatzeari, saihesteari edo maneiatzeari.

HIRUGARRENA. WEB DOMEINUA.-

cecobi.es CECOBIk erregistratutako domeinua da.

CECOBIren domeinuak ezin dira erabili CECOBIrenak ez diren beste zerbitzu edo produktuekin lotuta, eta inondik inora ezin dira erabili erabiltzaileen arteko nahasketak eragiteko edo antolaketaren izena galarazteko.

LAUGARRENA. FUNTZIONAMENDUA.-

CECOBIk bere web-orriak etengabe edo akatsik gabe funtzionatuko duela ez du bermatzen, eta bere orrialdeetarako eta bere edukietarako sarbidea tenporalki etentzeko eskubidea beretzat gordetzen du aurreko abisuaren beharrik gabe, mantenu-operazioak , konponketa, gaurkotze, hobekuntzengatik, eta abar egiteko. Hala ere, eten horiek saihesteko eta konpontzeko ahaleginak egingo ditu lehenbailehen.

BOSTGARRENA. ERANTZUKIZUN MUGAKETA.-

CECOBI ez da egiten web-orri honen erabileratik ondorioztatutako zuzeneko edo zeharkako kalteen arduradun, ezta sistema informatikoen minen eta birus-sarrerena ere. CECOBIk ez du onartzen konexioetatik edota web-orriari lotutako beste hirugarrenen edukinetatik edo zerbitzuetatik ondorioztatutako erantzukizunik.

SEIGARRENA. ALDAKETAK.-

Web honetan agertzen den informazioa indarrekoa da bere azken gaurkotzearen datan.

CECOBIk beretzat gordetzen du edonoiz eta aurreko abisuaren beharrik gabe, bere web-orrian edo bere konfigurazioan edo aurkezpenean edukitako informazioaren gainean aldaketak eta gaurkotzeak egiteko ahalmena.

ZAZPIGARRENA. DATU PERTSONALEN ETA ESKUBIDE DIGITALEKO BABESPEN GARANTIA.-

Datu-Babeseko Araudi Orokorra (hemendik aurrera RGPD-a) 2016ko maiatzan argitaratuta eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikagarria dena, Europar Batasun guztian  pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamenduari eta datu hauen zirkulazio libreari buruzko babesari dagokienez zuzeneko aplikazioko araua da. Abenduaren 5eko, 3/2018 Lege Organikoak, datu pertsonalen eta eskubide digitalen babesa bermatzen duena, (hemendik aurrera LOPDGDD-a) aipatutako araudirako ordenamendu juridikoaren egokitzapena du helburu, baita hiritarren eskubide digitalak bermatzea ere.

Aipatutako araudia betetzean, CECOBIk bere jardueren garapenerako erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna delaren berri ematen dizugu, erabiltzaileen datu pertsonalen bilketan eta tratamenduan konfidentzialtasunik zorrotzena ziurtatuz. Hartarako, legalki eskatutako babes segurtasun mailak sustatu dira, eta CECOBIren eskura dauden baliabide eta neurri tekniko guztiak instalatu dira; erabiltzaileak erraztutako datu pertsonalen galera, erabilera ez egokia, ez baimendutako sarbidea eta lapurreta eragozteko.

Halaber, CECOBIk baliabide tekniko egokiak eskainiko dizkie izen-emandako pertsonei, haien datu pertsonak erraztu aurretik, Datu Pertsonalen Babeseko Politika abisu honetara sartu ahal daitezela, edo Datu-Babeseko beste edozein informazio nabarmenetara sartzeko, eta CECOBI bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuari ekiteko bere baimena eman ahal dezaten.

Ondorioz,www.cecobi.es web-orriko galdeketa baten betetzearen bitartez komunikatu diguzun datu pertsonalak CECOBIren fitxategietan batuko direla eta tratatuak izango direlaren berri ematen dizugu, hurrengo helburuekin:

  • • Web-orriko galdeketetan jasotako datuak kudeatzeko.
  • • Edozein ekitaldiren gaineko komunikazioak jasotzeko, eta egindako kontsultei eta iradokizunei erantzuna emateko.v
  • • Entitatearen jarduerarekin erlazionatutako argitalpen mota guztien bidalketarako. 
  • • Ikastaroetan edo bestelako jarduera hezigarrietan interesatutako pertsonaren izen-ematea baimentzeko.
  • • Lan-poltsan interesatutako pertsonaren izen-ematea edo hautapen-prozesuetarako bere parte-hartzea kudeatzeko.
  • • Perspektiba ekonomiko, enplegu, zerbitzuen kalitatea edo bestelako gaiei buruzko galdeketak egiteko.
  • • Komunikazio komertzialak jasoko duten kontaktuak kudeatzeko.

Informatzen dizugu zure datu pertsonalak lagatu ahal izango direla beste erakunde batzuei legezko araudia betetzeko edo CECOBIrekin hitzarmenak edota akordioak mantentzen dituzten beste empresa kolaboratzaileei lehentasunezko informazioa jaso ahal dezazun eta informazio horri etekina atera ahal dezazun.

Lehen esandako helburu guztietarako, tratamendurako legitimazioa adierazitako pertsona interesatuaren baimena, zein formulariaren betetzearekin, pribatutasun-politikaren onarpenarekin eta galdeketan adierazi dena. Baimena ez ematekotan, zure eskaera ezin izango dugu aurrera eraman. Zure datuak eperik gabe mantenduko dira gure fitxategietan, zuk kontrako borondatea adierazi arte. Zure sarbide, zuzenketa, ezabapen, oposizio eta tratamendu mugaketa eskubideak gauzatu ahal izango dituzu gure erakundearen aurrean, e-mail bat bidaliz info@cecobi.es posta elektronikora zure NANarekin. Zure eskubideak aintzakotzat hartuta ez badituzu ikusten, kexa bat jarri dezakezu Espainiako Datu-Babeseko Agentziaren aurrean. [Incluir hipervínculo: https://www.aepd.es/index.html

ZORTZIGARRENA. ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA.-

Erabiltzailea kontzientea da eta boluntarioki onartzen du, bai web-orrirako sarbidea, bai honen edozein edukiren erabili izatekotan, bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren azpian egiten duela, eta hau legearekin, trafikoaren erabilerarekin eta oraingo baldintzekin bat egingo duela. Ondorioz, CECOBIren  edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, aipaturiko beharren ez betetzearen ondorio bezala eragin ahal izan diren edozein kalte edo galerengatik. CECOBI ez da erantzule izango  interferentzien, omisioen, birus informatikoen, matxuren ondorioz sortutako kalte edo minez, hauek enpresarekin zerikusirik ez badaukate.

CECOBIk ez du bermatzen web-orri honetan agertu ahal diren hirugarren enpresen edukinen egiatasuna, eta ez da haien akatsek izan ahal duten ondorioen arantzule.

Azkenik, CECOBI ez da hirugarren entitateek erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean jarri ahal izango dituzten Cookieei dagokienez erantzule.