HOBETU ZURE SALTOKIAREN ESTRATEGIA DIGITALA
CECOBIk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, diagnostiko eta aholkularitza digitaleko zerbitzu bat eskainiko du, zure enpresaren estrategia eta lehiakortasun digitala hobetzeko.
Estrategia digitalaren banakako diagnostiko horren bidez, zure enpresak estrategia digitala hobetu ahal izateko erabiltzen dituen kanal digital nagusiak aztertuko dira, bai eta zure helburuak lortzeko zure prozesuak errazten lagunduko duten tresna berriak inplementatzen lagundu ere. Horrela, zure lehentasunetara gehien egokitzen diren kanaletara bideratzen lagunduko dizugu.
Zer onurak ekarriko dizkit Estrategia Digitalaren proiektu honetan parte hartzeak?
• Zure estrategia digitalaren azterketa eta aholkularitza.
• Zure kanal digital nagusiak identifikatzea eta zure helburuekin uztartzea.
• Beharren araberako tresnak ezartzea: Instagram Shopping, WhatsApp Business, etab.
• Zalantzak argitzea, zure saltokira aholkularitza emanez eta etengabe lagunduz.
• Zure estrategia digitalarekin ezarritako helburuen irismena.
Nork parte har dezake?
Jarduera nagusia merkataritza duten Bizkaiko enpresak eta beren enpresetan aldez aurretik digitalizazio arloan esperientzia izatea.
Parte hartzen duen saltokiarentzako kostua
Proiektua %100 diruz-lagunduta dago
Nola gauzatzen dugu Estrategia Digitalaren proiektua?
1. Aurreinskripzioa egitea proiektuan interesa duten saltokiak honako aukera hauetako baten bidez:
o Webgunearen formularioa
o Emaila bidaliz info@cecobi.es
o 94 400 28 00 telefono zenbakian
2. Inskripzioa baliozkotu ondoren, CECOBI zurekin jarriko da proiektuaren funtzionamenduari buruzko informazio sakona emateko eta zure kanal digitalen bidez lortu nahi dituzun helburuak ezagutzeko.
3. Kanal nagusien analisia eta diagnostikoa eta identifikazioa, helburuen arabera.
4. Online aholkularitza eta laguntza estrategia digitala hobetzeko eta ezarritako helburuak lortzeko egin beharreko aldaketa eta ezarpenetan.