SEGURMANIA ZUREKIN: Jarrera Seguruak Lanpostuetan 2021
CECOBIn jarraitu nahi dugu merkataritza-sektoreko profesionalak kontzientziatzen, haien ETE eta mikroenpresentzat Laneko Arriskuen Prebentzioak (LAP) duen garrantziaz. Horrela, enpresei prebentzioaren kudeaketa hobetzen lagundu nahi diegu, laneko ezbeharrak desagerrarazteko, tresna berriak emanez eta enpresen artean esperientziak trukatuz.
Helburu horiek lortzeko, SEGURMANIA proiektua abian jarri zen, ADEGI, CEBEK, SEA eta CONFEBASK enpresa-elkarteekin eta OSALANekin garatzen dena, eta laugarren urtez jarraian kontzientziazio-kanpaina horrekin jarraitzea adostu da.
CECOBIk gauzatuko duen proiektuak bi zutabe ditu:
Laneko arriskuen prebentzioaren arloan sentsibilizatzeko aldizkako eta etengabeko komunikazio-jarduerak.
Azken edizioan, CECOBIk berak sortutako Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko
kontzientziaziorako artikulu dibulgatzaileak sortzeak arrakasta handia izan du jendearen artean. Horregatik, programaren edizio honetarako, argitalpenekin jarraitzea proposatzen da.
Horietan Laneko Arriskuen Prebentzioan sakonduko da eta gai honen garrantzia datuekin frogatzen saiatuko da. Geuk egindako argitalpenak egingo dira, “ondo gitea/gaizki egitea” edo “OK/KO” pilulak argitaratuz, bai post moduan bai bideo animatu moduan.
Jarraian, informazio-pilulak ikus ditzakezue:
- 2021eko maiatzaren 7ko pilula – Segurmania is back!
- 2021eko maiatzaren 24ko pilula – Ebaluatzen, ebaluatzen… hobetuz goaz!
- 2021eko ekainaren 4ko pilula – Prebentzioa planifikatzea
- 2021eko ekainaren 18ko pilula – Laneko arriskuak eta enpresa-jardueren koordinazioa
- 2021eko uztailaren 2ko pilula – Lan-istripuak: Zer egiten dugu enpresatik?
- 2021eko uztailaren 16ko pilula – Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak
- 2021eko uztailaren 30eko pilula – Oporretan atseden hartzearen onurak
- 2021eko irailaren 3ko pilula – Lanera itzultzean… ez ahaztu eguzkia hor dagoela!
- 2021eko irailaren 17ko pilula – Oporren ondoren normaltasunera itzultzeko aholkuak
Prebentzio-kultura hobetzeko lantaldeak.
Lantaldeen hainbat saio egingo dira, non laneko arriskuak prebenitzeko jarraibideak emango diren. Jardunaldi horiek taldekakoak dira, eta bertaratutakoen artean sinergiak eta harreman berriak egitea sustatuko da.
Parte hartuko duten pertsonen artean banakako esperientziak partekatuko dira, eta LAP kultura komun bat sortzeko. Berez, bertaratuek beren komunikatzeko eta egoteko moduak enpresa-kulturan eraginak dituztela, eta langileengan eta haien osasunean eragina duela uler dezaten lortu nahi da.