ENPRESEN TRANSMISIO PROGRAMA
CECOBIk, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, 2013an Enpresen Transmisio Programa abian jarri zuen.
PROGRAMAk ekonomikoki bideragarriak diren enpresen jarduerarekin jarraitzea du helburu. Badira merkatuan hainbat enpresa ibilbide luzea eta errentagarritasun egiaztagarria dutenak baina ondorengorik gabe. Helburua da pertsona ekintzaile baten esku enpresaren jarduera jarraitzea.
Horrela, Bizkaiko merkataritzaren sendotasunaren eta dinamismoaren aldeko apustu sendoa egiten dugu.
Programak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, modu pertsonalizatuan, doan eta konfidentzialki, besteak beste:
Enpresa bat duzu eta eskualdatu nahi duzu?
Lagunduko dizugu:
- Lagapen-prozesuan aholkularitza eta laguntza eskainiz.
- Enpresaren balorazio ekonomikoa egitea.
- Laga beharreko enpresa sustatzeko ekintzak.
- Enpresa eskuratu nahi duten ekintzaile potentzialen bilaketa aktiboa.
- Enpresa lagatzeko dokumentazioa lantzea.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu Enpresen Transmisio Programaren webgunean: www.transmisiondeempresas.es
Ekintzailea zara eta enpresa bat erosi nahi duzu?
Lagunduko dizugu:
- Zure beharren arabera bideragarriak diren enpresen bilaketa aktiboa.
- Aholkularitza eta laguntza transmisio-prozesuan.
- Ekintzailea sustatzeko ekintzak.
- Ekintzaileentzako laguntza-programei buruzko aholkularitza.
- Etendurako aholkularitza ekintzailetza-prozesu osoan.
- Aholkularitza: finantzak, stock kudeaketa, hornitzaileak, digitalizazio-prozesuak, marketin-estrategiak, bezeroen kudeaketa, etab.
- Finantzaketarako aukerei buruzko informazioa.
- Enpresa-tipologia berrira egokitutako negozio-planak asmatzea, bezero- eta erosketa-esperientziaren ekarpenari arreta berezia eskainiz, bai eta jardueraren barruan garatutako prozesuetan eraldaketa digitaleko metodo berriak txertatzeari ere.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu Enpresen Transmisio Programaren webgunean: www.transmisiondeempresas.es