Bizkaiko okindegi eta gozotegietan erosketa-esperientzia hobetzea
Indarrean 2021eko urriaren 11etik 2021eko abenduaren 11etik
CECOBIk, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren lankidetzarekin, Bizkaiko okindegi eta gozotegien sektorerako proiektu esklusibo hau abian jarri du. Helburu nagusiasektoreko establezimenduetan Erosketa Esperientzia egokitzea eta hobetzea da, bezeroekiko komunikazioa hobetuz.
Zer onura ekarriko dizkit parte hartzeak?
- Bezeroekin komunikazio eraginkorra lortzea.
- Sektorearen profesionalizazioa erakustea.
- Bezeroengan fideltasuna sortzea.
Nola egingo dugu lan helburu horiek lortzeko?
- 3 orduko talde-tailer baten bidez, komunikazio eraginkorra garatzeko eta abian jartzeko tresnak landuko dira.
- Aholkulari aditu baten aurrez aurreko bisita. Tailerrak egin ondoren eta parte-hartzaileek beren negozioetan ezarri beharreko hobekuntzei buruzko konpromisoa hartu ondoren, merkataritzara bisita egingo da egindako aldaketak abian jartzearen eraginkortasuna ikusteko, tresna berriak ekarriz.
Nork har dezake parte?
Merkataritzako azpisektore hauetako Bizkaiko enpresak:
- Gozotegiak
- Okindegiak
Parte hartzen duen saltokiarentzako kostua
Proiektua %100 diruz-lagunduta dago