CECOBIk, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Merkataritza Irekia Bizkaian bizkaiko merkataritzari zuzendutako tailerren proiektuaren amaierako hitzaldi hau antolatu dugu.
Marc Vidalek, saio honetan, merkataritzak eta, bereziki, horiek osatzen dituzten pertsonek etorkizun hurbilean aurre egin beharko dieten erronkak deskribatuko dizkigu. Erronka horiek ez dute krisi-egoera bat adierazten, guztiz kontrakoa baizik. Marc-ek hizkera hurbil eta baikorrarekin azaltzen du historian zehar, gizateriak horrelako une konplexu bati aurre egin behar izan dion guztietan, teknologiaz hori gainditzeko baliatzen jakin duela.
Aurrerapen teknologikoak besarkatzeko ariketa, kasu honetan, ez da aukerakoa, saihestezina da. Behar bezala egiten duenak abantaila lehiakorra izango du, enpresari dagokionez, baina baita arlo pertsonalari dagokionez ere. Horretarako, funtsezkoa izango da kontsumitzaile berria bezeroarengandik eta erabiltzailearengandik bereiztea. Teknologia da hori lortzen lagunduko digun tresna.
Hitzaldi honetan, Marc-ek lau gako aurreratuko dizkigu, eten-une honek dakarren erronka digitalari arrakastaz heltzeko.
Jardunaldia Streaming bidez jarraitu HEMEN