Aurtengo Gabonetan Balmaseda helmuga magiko bihurtuko da. Balmadenda tokiko merkataritzaren elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren, Enkarturren, CECOBIren eta Balmasedako Udalaren laguntzarekin, ahalegina egingo du orain arte inoiz ikusi ez den Gabonetako kultura-eskaintza prestatzeko. Abenduaren 9an kanpaina inauguratuko da argien piztearekin eta abenduaren 10etik urtarrilaren 5era arte ez da aspertzeko astirik egongo. Kontzertuak, tailerrak, antzerki-ikuskizunak, magia, animazioa, argiak, dekorazio berezia… Tren batek hirigune historikoa zeharkatuko du, perretxiko eta liburu erraldoiren bat ikusteko aukera izango dugu… Jakina, gune espezifikoak prestatuko dira haurrentzat, egun horietako benetako protagonistak baitira. Hainbat tabernek menu berezia eskainiko dute eta bertoko erosketei esker pasaportea bete ahal izango dute bezeroek opariak eta sorpresak lortzeko. Ekimen honen helburua Balmaseda eta bertako merkataritza Gabonak bizitzeko eta gozatzeko toki bihurtzea da. Magiaz betetako lekua, hain seinalatuak diren egun hauetako erosketak egiteko. Egitarau osoa ezagutzeko egin clic HEMEN
Sektoreko informazioa
You are here: Home » Sektoreko informazioa » Balmaseda, gabonetako helmuga magikoa bertako merkataritzari esker
Balmaseda, gabonetako helmuga magikoa bertako merkataritzari esker
Albiste interesgarriak
Erakunde laguntzaileak