Gabonak kale kantoiaren bueltan daude, eta Zallako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako, horietako batzuk berritzaileak, hala nola izotz sintetikoko pista bat jartzea Euskadi plazako karparen azpian abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra.
Pista horrek 200 m2-ko azalera izango du, eta edozein adinetako pertsonek bertara hurbildu eta gozatzeko behar duten material guztia izango du. Sartzeko, aldez aurretik sarrera bat erosi beharko da, jolas- eta kirol-instalazioan bertan jasoko dena. Nolanahi ere, Udalak, tokiko merkataritza sustatzeko asmoz, hainbat gonbidapen banatuko ditu saltokien eta tokiko ostalaritzaren artean, bezeroen artean eskain ditzaten.
Bestalde, kaleetako giroa eta Gabonetako espiritua indartzeko, Zallako Udalak Gabonetako Azoka bat antolatuko du abenduaren 22an eta 23an. Azoka horretan, garai horretako artikuluak eta produktuak eskainiko dira, baina tokiko merkataritzarekin lehiatu barik.
Azoka abenduaren 22an egingo da Zallako Euskadi plazan, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etik 20:00etara; eta abenduaren 23an, ostegunean, Arangurengo Autonomia plazan ordutegi berean: 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etik 20:00etara.