Albiste interesgarriak Kontsumoa, Merkataritza
Gobernu Kontseiluak asteartean izandako bileran onartu du beste 2 milioi euroko kreditua izendatzea Euskadi Bono Denda merkataritzako bonuetarako. Horrela, azkenean 7,1 milioi inbertituko dira edizio honetan merkataritzako bonuetan: 6,6 Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jarriko ditu eta gainerakoa atxikitako udalek.
Programa honen bigarren fasea 2022ko urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra arte izango da.
Ez da egongo atxikitzeko epe berririk, urriaren 27an hasi eta 2021eko abenduaren 5era arte iraun zuen kanpainaren lehen faseko establezimendu berberek parte hartzen dute. Saltokiak bonuak trukatzeko plataforman sartuko dira gako berberekin.
Euskadi Bono Dendaren ezaugarri nagusiak:
- 10 euroko deskontua 30 eurotik gorako erosketetan eta trukea zuzenean merkataritza-establezimenduan egingo da
- Gehienez 5 bonu deskontu pertsona bakoitzako (NAN) kontuan hartuta programaren bi faseak
- Bonuak kontsumitu ahal dituzten pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorakoak izan behar dute.
- Herriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu berriak sartu ziren, hala nola ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak; garbitegiak, tindategiak; argazki- eta fotokopia-zerbitzuak; markatze-zerbitzuak eta konponketa-establezimenduak.