Bizkaiko Harakin eta Urdai-saltzaile sektorearen kanpaina: “Zaintzen zaituzte, zaintzen zara”
CECOBIk, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Bizkaiko Harakin eta Urdai-saltzaileen Elkartearen (OKELBIZ) lankidetzarekin, “Zaintzen zaituzte, zaintzen zara” kanpaina jarri du abian.
Ekimen honen bidez, sektoreak gure mahaietan elikagai zaporetsu eta osasungarriak jartzeko egiten duen lan baliotsua aitortu nahi da, eta, horrez gain, tokiko merkataritza eskaintzen duen zerbitzu pertsonalizatuaren balioa sustatu nahi da.
Kanpainak bideo bat du pieza nagusi bezala, non eguneroko istorio bat ikus daitekeen. Mezua argia da: “jendeak ikustea zein garrantzitsua den ondo jatea, produktu osasuntsu eta kalitatezkoa kontsumituz“. Iragarki nagusia OKELBIZen webgunean eta CECOBIren Youtubeko kanalean dago eskuragarri. Hori eta ikus-entzunezko beste pieza batzuk online hedabideetan eta sare sozialetan ere ikusi ahal izango dira abenduan.