Gobernuak eta gizarte-eragileek azken 10 hilabeteak eman dituzte Estatuko elkarrizketa sozialaren esparruan lan-arloko legeria aldatzeko negoziatzen. Joan den abenduaren 23an, Gobernuak eta sindikatu- eta enpresa-erakundeek akordio bat lortu zutela iragarri zen. Akordio hori abenduaren 28an onartu zen, eta BOEn argitaratu zen, Lege-Dekretu gisa, Diputatuen Kongresuak hilabeteko epean eztabaidatu eta berretsi arte.
Akordio horrek hainbat gairi eragiten die, hala nola, behin-behinekotasunari, prestakuntza-kontratazioari, negoziazio kolektiboari eta enpleguaren egonkortasunari, langileak babesteko eta enpresei beharrezko malgutasuna emateko tresnak bultzatuz.
CEBEKek aurrea hartu nahi dio ekimen hau jorratuko duen eztabaida parlamentarioari, eta data bat jarri nahi du 2022ko lehen WEBINAR LABORALerako. Bertan, negoziatutako gaien eta argitaratutako testuaren lehen azterketa egingo dute, lan-zuzenbidean adituak diren abokatuen esku-hartzeen bidez.