- 125 bonu jarri dira zirkulazioan, 10, 20, 30 eta 40 euroko deskontuekin.
- Kanpaina uztailaren 13ra arte egongo da indarrean.
Eup! plataformak Bizkaiko tokiko merkataritzari laguntzeko ekintza berri bat jarri du abian. Bizkaia Bonuak dira, 10, 20, 30 edo 40 euroko deskontubonuak, Eup! Bizkaiko erosketa atarian truka daitezkeenak. 2.125 bonu atera dira eta kanpaina uztailaren 13ra arte edo izakinak agortu arte egongo da indarrean.
BBK-k eta Bizkaiko ForuAldundiaklurraldearen lehiakortasun jasangarria bultzatzekoduten estrategia partekatuaren barruan kokatzen da ekintza; eta filosofía horretan funtsezko elementua da hurbileko merkataritzari eustea.
Kontsumo-bonu hauen funtzionamendua erraza da. BIZKAIA BONUA (BIZKAIA10-BIZKAIA20-BIZKAIA30-BIZKAIA40) kodeetako bat erosketaorgan sartzean, erositako balioaren arabera dagokion zenbatekoa deskontatuko da automatikoki.
Adibidez,erosketaren zenbatekoa 30 €-tik gorakoa bada, 10 € deskontatuko zaizkizu ordainketa-prozesuan. BIZKAIA20 bonua 60 €-tik gorako erosketetarako erabili ahal izango da, BIZKAIA30 90 €-tik gorakoetarako eta BIZKAIA40 bonua 120 €-tik gorakoetarako.
Deskontuak Eup-i atxikitako431 saltokietako edozeinetan erabili ahal izango dira. BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko ekainean abiarazi zuten online salmentarako plataforma hori, lurraldeko txikizkako edo xehekako saltokiak digitalizatzen laguntzeko.