Merkataritza Bulego Teknikoak
Merkataritzako Bulego Teknikoak (MBT) autonomia-erkidegoko merkataritza-enpresei laguntza emateko eragile nagusietakoak dira, eta balio handiko profesional taldea osatzen dute bai politika publikoak koordinatzeko eta dinamizatzeko, bai arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza estua errazteko. Bulego horiek aholkularitza eta trebetasuna eskaintzen dute sektorearekin lotutako jarduerak eraginkortasunez gauzatzeko, hori guztia, lurraldeko hiri-merkataritzaren arazoak gertutik eta ezagutzatik landuz.
Bulego horiek, beren funtzioaren garapenean, Sailaren politiken ahalegina merkataritza-sektorera zuzentzen dute, dinamizazioa eta sustapena bultzatuz, kudeaketa-ereduak partekatuz eta espezializazioak, sektoreetakoak zein tokikoak, modu eraginkorrean betez. Alde horretatik, laguntza espezializatua ematen dute merkataritza-banaketaren sektoreak dituen erronka berrien aurrean, inguru bakoitzeko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzen eta denboran irauten lagunduko duten prozesuak sustatuz.
Azken batean, MBT bulegoek laguntza-zerbitzua ematen diete merkataritzako banaketaren sektore osoari eta haren erakundeei, langile adituen bitartez, doan, genero-ikuspegiarekin, eta jasangarritasunean eta eraldaketa digitalean oinarrituta.
Erakunde laguntzaileak