DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak beste deialdi bat atera du, 30 plazakoa.
Taldeka Digitala programak lanean aktibatu nahi ditu eremu digitaleko jarduerei lotutako negozio-ideia bat abian jarri nahi duten pertsonak, ekintzaile izaten irakatsiz eta gutxienez %60k beren lanpostua sortzea lortuz. Ekintzailetza-taldeko kideek prestakuntza, akonpainamendua eta mentoring-a jasoko dute, enpresa berriak sortzeko ekimenak eta sinergiak bultzatuz.
Taldeka Digitalak mundu digitalean ekiteko tresnak, metodologiak, ikuspegiak eta gomendioak emango dizkie parte-hartzaileei. Ingurune horretan, autoenplegurako aukerak ugaritu egiten dira. Besteak beste, merkatu berriak, ekintzailetza digitalaren ekosistema, abantailak eta finantziazio-aukerak ulertzeko aukera emango die programak.
Telematikoki egin daiteke aurreinskripzioa, azaroaren 3ra arte, helbide honetan: http://www.dema.eus/forms/taldekadigitala.php
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono-zenbaki honetara: 944 189 055 edo kontsultatu Web Orria