- Ostiral honetan, urriak 1, 16:00etatik aurrera, kultura sektoreari laguntzeko Bilboko Bonuak erosi ahal izango dira www.bonobilbao.eus webgunean. Kanpaina honen helburua da kultura- eta sormen-industrietan enplegua eta ekonomia suspertzea, diruz lagundutako bonuen bidez herritarren zuzeneko kontsumoa sustatzeko asmoz.
- Guztira 30.500 bonu baino gehiago aktibatuko dira, 20 eta 40 eurokoak, eta zenbateko horien erdia udalak ordainduko du.
BONU-MOTAK ETA DATAK
Bi motatako bonuak egongo dira:
- 20 eurokoak: horietatik 10 € bezeroak ordaintzen ditu, eta beste 10 € udalak.
- 40 eurokoak: horietatik 20 € bezeroak ordaintzen ditu, eta beste 20 € udalak.
Herritarrek urriaren 1etik 2022ko otsailaren 15era (edo bonuak agortu arte) bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak. Bestalde, bonuak erabiltzeko epea datorren urteko martxoaren 15ean amaituko da.
Bonuak www.bonobilbao.eus webgunean erosi ahalko dira, zeina kulturaren arloko enpresek eta establezimenduek kanpainarekin bat egiteko ere erabili den. Era berean, sarrerak saltzeko aukera ematen duten Kutxabank-en kutxazainetan ere eskuratu ahalko dira bonuak.
Pertsona bakoitzeko (NAN) gehienez ere 10 bonu erosi ahalko dira, eta tiket bakoitzeko 4 bonu erabili ahalko dira gehienez. Tiketaren zenbatekoak bonuen zenbateko berekoa edo handiagoa izan beharko du. Horrez gain, bonuak bateragarriak izango dira beste administrazio batzuek eskaintzen dituzten bonu batzuekin; beraz, erosketa berean pilatu ahal izango dira. Aurreko kanpainetan bezala, bonuak erabiltzeko, establezimenduan bertan erakutsi beharko da QR kodea edo paperean inprimatutako bonua.
ESTABLEZIMENDUAK ETA ATXIKIPENAK
Establezimenduen kasuan, gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da. Laguntzak azkarrak eta eraginkorrak izan daitezen, Udalak transferentziak egingo ditu astero, erabiltzaileek bonua establezimenduan erabili ondoren.
Bat egiteko epea kanpaina amaitu arte egongo da zabalik (2022ko otsailaren 15era arte).
Ondokoek eskuratu ditzakete bonuen dirulaguntzak: Ikuskizunak aretoetan, lokaletan, aire librean eta ikuskizunak antolatzen dituzten enpresak; liburuen, egunkarien eta abarren txikizkako merkataritza, zinema-aretoak eta bideo-filmen alokairua. Arte-galeriak, liburutegiak eta museoak. Margolari, eskultore, zeramikari, artisau, grabatzaile eta antzeko artistak. Honako salgai hauen txikizkako merkataritza: musika instrumentuak eta horien osagarriak, zigiluak, txanponak, oroitzapenezko dominak eta bildumazaleentzako billeteak, artelanak, antzinako objektuak, mineralak…
**Produktu hauek Kultura Bonutik kanpo geratuko dira: papergintza-produktuak; informatikako eta elektronikako ekipamendu, software eta kontsumigarriak; jokoak eta bideo-jokoak, bai eta ikasteko testuliburuak eta testuliburu profesionalak ere.