-
Moves III programak 16,4 milioi euroko zuzkidura dauka hasiera batean, handi daitekeena, horietatik 9 milioi ibilgailu elektrikoetarako eta 7,4 kargatze-azpiegituretarako.
-
Ibilgailu elektriko entxufagarriek eta erregai-pila bidezkoek jasoko dute laguntza, baita kargatze-puntuen ezarpenak ere.
-
Beren ibilgailu zaharra txatar bihurtzen duten pertsonek eta kolektibo espezifikoetako kideek laguntza handiagoak jasoko dituzte.
-
Eskaerak aurkezteko epea datorren irailaren 28an irekiko da, www.eve.eus webgunean.
Eusko Jaurlaritzaren energia-alorreko agentzia den Energiaren Euskal Erakundeak bere gain hartuko du mugikortasun elektrikoa bultzatzeko MOVES laguntza-programa berriaren kudeaketa. Une honetan indarrean dagoen MOVES II ordeztera datorren programak handitu egin du partikularrentzako laguntzen zenbatekoa: gehienez 7.000 euro ibilgailu bakoitzeko. Irailaren 28tik aurrera egin ahalko dira eskaerak, EEEren web korporatiboan.
MOVES III laguntza-programak bere aurrekoa ordeztuko du, herritarrek motorizazio elektrikoko ibilgailuak erosteagatik jasoko duten zenbatekoa nabarmen handituz, nola ibilgailu elektriko entxufagarriei hala erregai-pila bidezkoei dagokienez. Laguntza desberdinak izango dira partikularrentzat eta enpresentzat, eta txatar bihurtzea ez da nahitaezkoa izango, baina laguntza handiago batekin sarituko da. Esaterako, partikular edo autonomo batek 4.500 euroko laguntza jaso ahalko du ibilgailu elektriko bat erosteko, baina 7.000€ jasoko du baldin eta ibilgailu zaharra txatar bihurtzen badu. Enpresentzako laguntzak desberdinak izango dira enpresaren tamainaren arabera, eta kasu horretan ere kopurua handituko da baldin eta ibilgailu zaharra txatar bihurtzen bada.
Gainera, Moves III programaren oinarrietan aurreikusten da ezarritako zenbatekoak % 10 gehigarriraino igotzea kolektibo hauetako kide diren eskatzaileentzat:
-
Mugikortasun murriztua izaki, ibilgailua egokitu beharra duten pertsonak.
-
5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta daudenak.
-
Taxi-zerbitzua edo Gidaridun Ibilgailu Zerbitzuak emateko erabili behar direnak.
Ibilgailu elektriko entxufagarrien eta erregai-pila bidezkoen kategorietan bildutakoek jaso ditzakete laguntzak. Besteak beste, turismoak (M1), furgoneta arinak (N1), kuadriziklo arinak (L6e) eta astunak (L7e), baita 3 kW-ko edo hortik gorako potentzia duten motozikleta elektrikoak ere. Gehienez bederatzi hilabeteko antzinatasuna duten demostrazio-ibilgailu elektrikoek ere jaso dezakete dirulaguntza. Bederatzi hilabete arteko antzinatasuna duten demostrazioko ibilgailu elektrikoak ere lagunduko dira diruz.
Horrez gain, sarbide publikoko eta pribatuko kargatze-puntuen instalazioak ere kostu hautagarriaren % 80rainoko laguntza jasotzeko aukera izango du, baldin eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatuta badago.
Eskaerak Energiaren Euskal Erakundeko webgunean tramitatu ahalko dira irailaren 28tik aurrera 2023ko abenduaren 21ra arte, aurreikusitako programaren amaiera, eta jarduketak subentzionagarriak izango dira eskatzaile motaren eta egikaritze-dataren arabera:
-
Autonomoentzat, pertsona fisikoentzat, jabe-erkidegoentzat eta jarduera ekonomikorik ez duten erakunde publikoentzat, jarduketak subentzionagarriak izango dira baldin eta 2021eko apirilaren 10etik aurrera egin badira.
-
Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta erakunde publikoen kasuan, berriz, laguntza-eskaera erregistratu ondoren egikaritu beharko dira jarduketak.
Iturria: EVE