Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 2016. urteaz gero 36 enplegu anezka gauzatu ditu DEMA Foru Agentziaren bitartez. Pandemia gorabehera, anezketako parte-hartzaileen laneratze-maila % 60tik gorakoa izan da; gehienak emakumeak izan dira.
DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak Bizkaian abian jarriko dituen enplegu anezka berrietan aurreinskripzioa egiteko epea ireki da urriaren 12ra arte, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan dauden 60 pertsona hautatzeko helburuarekin. Foru programa honek % 60tik gorako laneratze-maila lortu du, eta langabezian dauden pertsonen artean lana bilatzeko prozesua eraginkorragoa izateko beharrezko trebakuntza sustatu nahi du.
Anezka bakoitza gehienez 15 pertsonek osatzen dute. Lanbiden izena emanda daude eta langabezian edo lana hobetzeko prozesuan daude. Astean hiru saio egiten dira: aurrez aurreko bi saio (lau ordukoak) eta saio bat online (bi ordu eta erdikoa). Lau hilabetetan zehar partaideek talde heterogeneoak osatuko dituzte, gaitasunak eta jarrerak hobetzeko, besteren kontura zein norberaren kontura enplegua lortzeko.
Aurreinskripzioa egiteko interesa duen edonork informazioa eskuragarri izango du DEMAren webgunean (www.dema.eus/anezka) edo 94 418 90 55 telefonoan. Aurreinskripzioa aurkezteko epea, aipatu bezala, urriaren 12a da. Anezka berrien iraupena lau hilabetekoa izango da, 2021eko urriaren 24tik 2022ko otsailaren 24ra arte (erreferentzia gisa hartutako datak dira).