Programa hau merkataritza-sektoreari zuzenduta dago eta helburu hauek ditu: Saltoki txikiei eta sektoreko beste enpresa batzuei negozioa planifikatzen eta doitzen laguntzea, egungo egoerara egokituz, lehiakortasuna hobetuz eta bezeroari eta salmentei orientatuz.
Hori dela eta, 2021. urtean bi esparrutan jardun nahi duen programazioa definitu da: saltokiak eta sektoreko agente eragileak.
1) Saltokiak: EAEko txikizkako saltokiak. Eremu honetan lan egiteko, bi programa hauek jarriko dira abian:
• Saltokitik Enpresara Programa: haien kudeaketa hobetzeko lan egin nahi duten saltoki talde berriei laguntza emateko. Programa honen difusioa eta saltokien kaptazioa egiteko, bulego teknikoen laguntza eskatuko da.
• Saltokitik Enpresara-Sendotuz Programa: aurreko urteetan programa bukatu eta kudeaketa hobetzen jarraitu nahi duten saltokiei zuzendua.
2) Sektoreko agente eragileak: Sektoreko bulego dinamizatzaileak/teknikoak edo traktoreak. Arlo honetan lan egiteko, programa hau jarriko da abian:
• Eragileak Programa: talde-saioen bidez eta kudeaketa-praktika onak partekatuz lan egingo da programan.
Informazio gehiago izateko "Merkabide" dokumentua kontsultatu.
Saltokiei zuzendutako programan (Saltokitik Enpresara) parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan CECOBIrekin 94 400 28 00 telefonoan ekainaren 15a baino lehen.