Bizkaian aitzindaria den online plataforma berri horrek Balmasedako 300 negozio baino gehiago aurkezten ditu, edozeinek lokalizatzeko eta eskaintzen dituztenproduktu eta zerbitzuak ezagutzeko moduan.
Maiatzaren 14an egin da Balmaseda Online plataformaren inaugurazio ofiziala.
Plataforma horren bidez, Balmasedak aurrerapauso garrantzitsua eman du bere merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-eskaintza ezagutarazteko.Hala, tokiko establezimenduetan kontsumitzera bultzatzen du, saltokien digitalizazioa babesten eta sustatzen du, eta herritar eta turistei erraztasunak ematen dizkie udalerrian eskuragarri dauden produktu eta zerbitzuak erraz eta arin bilatzeko.
Puntu honetara iristeko, proiektuaren funtsezko faktoreetako bat izan da prestakuntzari lehentasuna ematea eta establezimenduei laguntzea. Hain zuzen, aurrez aurreko prestakuntza eskaini zaie digitalizatzeko interesa erakutsi duten negozioei, web-ingurunearekin lotutako gaitasunak eskuratzen laguntzeko.
Prestakuntza horren azken helburua izan da negozioak autonomoak izatea beren esku jarri den teknologia erabiltzeko garaian.