Albiste interesgarriak
Bizkaiko Foru Aldundiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipenen taula berria onartuko du 2021erako eta Covid-19 pandemiaren ondorioz lan-egoera kaltetu zaien zergadunen tributazioa ez zigortzeko hartutako azken neurrietara egokituko du.
Horrela, atxikipena egiteko betebeharra 14.000,01 eurotik gorako urteko lan-etekinetarako ezartzen da, zerga hori aitortzeko betebeharrerako ezarritako mugarekin parekatuz.
2020rako ezarritako lan-atxikipenen taulari dagokionez 2021ean desagertu egin dira 11.860,01 eta 14.020,00 euro arteko atxikipen- ehunekoak finkatzen zituzten lau soldata-tarteak, eta hurrengo tarteetarako atxikipen-portzentaje berak mantendu dira.
2021erako lan-atxikipenen taula hemen kontsulta daiteke.