Bizkaia Bono Dendak deskontu bat eskaintzen die kontsumitzaileei: haiek 15 euro ordainduko dituzte bono bakoitzeko, eta, horren trukean, 30 euroko gastua egin ahal izango dute kanpainari atxikitako edozein establezimendutan. Foru Aldundiak bultzatu du kanpaina, Cecobi, Bizkaidendak, Bilbaodendak eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean.
Bonu hauen erabilera orekatzeko eta halako ekimenek duten efektu dinamizatzailea lurralde osora zabaltzeko, lau multzotan banatu dira bonuak, Bizkaiko beste horrenbeste eremu kontuan hartuta: Bilbo (30.090 bonu); Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri (25.480); Eskuinaldea, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeo (22.900) eta Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Markina-Ondarroa (21.530). Kontsumitzaileak erabaki beharko du zein eskualdetan (baten edo gehiagotan) erabiliko dituen bonuok, eta aukeraturikoetan bakarrik erabili ahal izango ditu. Erosle bakoitzak gehienez 4 bonu erosi ahal izango ditu www.bizkaiabonodenda.eus webgunean eta Kutxabankeko salmenta eta sarrera-bilketako terminaletan. 2021eko maiatzaren 31ra arte trukatu ahalko dira bonuak.
Gaur aterako du Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Bono Denda, Bizkaiko eskualde guztietako merkataritza, irudi pertsonalaren sektorea eta artisautza suspertzeko bonuak. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte bonu bakoitzeko, eta 30 euroko gastua egin ahal izango dute kanpainari atxikitako edozein establezimendutan (Cecobi, Bizkaidendak, Bilbaodendak eta Bilboko Merkataritza Ganbera).
Ez da lehen aldia Foru Aldundiak halako ekimen bat jartzen duena martxan, bakarka nahiz beste erakunde batzuekin batera, baina, hala ere, aurtengoak ezaugarri berezi nagusi bi ditu:
Sektore berri bi gehitu zaizkio, irudi pertsonalarena eta artisautza, egoera zailean baitaude biak ere. Hala, bada, honako establezimendu hauetan erabili ahalko dituzte kontsumitzaileek bonuak: era guztietako produktuen (elikagaiak barne) txikizkako salerosketan diharduten establezimenduetan, garbitegi eta tindategietan, ile-apaindegi eta apaindegietan, estetika kabineteetan, argazkigintza zerbitzuetan eta Bizkaiko Artisauen Erregistroan dauden artisauen establezimendu eta lantegietan.
Bonuen erabilera orekatzeko eta kontsumoaren efektu dinamizatzailea Bizkaiko eskualde guztietara zabal dadin lortzeko, lau multzotan banatu dira Bizkaia Bono Denda bonuak, probintzia lau eremutan banaturik, eta guztira 100.000 bonu atera: Bilbo (30.090 bonu); Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri (25.480 bonu); Eskuinaldea, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeo (22.900 bonu) eta Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Markina-Ondarroa (21.530 bonu). Kontsumitzaileek, bonuak erosi behar dituzten unean, erosketak zein eskualdetan egingo dituzten aukeratu beharko dute (baten edo gehiagotan), eta aukeratutako guneetako establezimenduetan soilik trukatu ahal izango dituzte bonuok.
"Tokiko merkataritzak argia, jarduera eta bizitza dakarkio Bizkaiari. Hori da, hain zuzen ere, Bizkaia Bono Dendaren bidez eutsi eta babestu nahi duguna. 100.000 bonu eta 1,5 milioi jarri ditugu Bizkaiko tokiko merkataritzaren zerbitzura, hau da, sektore horretatik bizi diren familia guztien zerbitzura" adierazi du Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak, ekimen horren aurkezpen ekitaldian. Horrez gain, Gabonetan ere "tokiko saltokietan kontsumitzeko" eskatu du, eta azpimarratu du bonuak erabil daitezkeen establezimenduen aukera zabalak agerian uzten duela "pandemiak kaltetutako sektore guztiak kontuan hartu ditugula". Rementeriak bonuen eskualdekako banaketa ere aipatu du, "hori ere aukera berdintasuna badela" esanez.
Gaurtik aurrera eros daitezke Bizkaia Denda Bonuak, www.bizkaiabonodenda.eus webgunearen bidez eta Kutxabankeko erosketak egiteko eta sarrerak jasotzeko terminaletan. 18 urtetik gorakoek eros ditzakete bonuak, bakoitzak 4 bonu gehienez, eta erosketa bakar batean metatu ahal izango dira, edo hainbat erosketatan trukatu, eta kanpainari atxikitako establezimendu batzuetan edo bakar batean erabili. Gainera, bateragarri izango dira izango dira beste instituzio batzuek martxan jartzen dituzten bonuekin, eta erosketan metatu ahal izango dira, betiere Bizkaia Bono Denda bonu bakoitzeko 30 euroko gastua egiten bada gutxienez. 2021eko maiatzaren 31ra arte trukatu ahalko dira bonuak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 1.500.000 euro inbertituko ditu ekimen horretan.
Atxikitako merkataritza bazara eta bonu hauen publizitatea zure saltokiko sare sozialetan egin nahi baduzu, HEMEN egin dezakezu