Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko txikizkako saltoki txikiei laguntzeko kanpaina berri bat jarri du martxan: Bizkaia Denda Bonoa.
BIZKAIA BONO DENDA bonuek ezaugarri hauek dituzte:
• Kontsumitzaileek 30 euroko erosketa-balioa duten bonuak erosi ahal izango dituzte 15 euro soilik ordainduta.
• Bonuak www.bizkaiabonodenda.eus plataforman eta sarrerak saltzeko eta jasotzeko Kutxabanken terminaletan erosi ahal izango dira.
• Bonuak erosketa egiteko unean trukatuko dira kanpainari atxikitako saltokietan.
• 100.000 Bizkaia Bono Denda bonuak kanpainari atxikita dauden Bizkaiko eskualde desberdinetako saltokietan trukatu ahal izango dira, eta establezimendu bakoitzak 200 bonu trukatu ahal izango ditu gehienez.
• 2021Eko maiatzaren 31 arte trukatu ahalko dira bonuak.
Nork har dezake parte?
Bizkaiko txikizkako saltokiak, baldin eta 50 langile baino gutxiago eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena badute eta zerrenda honetan ageri direnetariko bat badira:
- Artisauak, Bizkaiko artisautza-enpresen erregistroan jasoak.
- Jangaien, edarien eta tabakoaren txikizkako saltegiak.
- Jateko ez diren produktuen txikizkako saltegiak.
- Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
- Emakume eta gizonentzako ile-apaintze zerbitzuak.
- Apaindegiak eta estetika-kabineteak.
- Argazki-zerbitzuak.
Nola parte hartu?
Klik bakar bat eginez https://www.bizkaiabonodenda.eus plataforman.
Edozein momentutan atxiki ahal zaizkio establezimenduak Bizkaia Bono Denda kanpainari, 2020ko azaroaren 27an hasi eta 2021eko maiatzaren 24ra arte, bi egunok barne.