- Berraktibazio Planaren baitan, aurten 90.000 euro bideratu dira Komertzio Bonoetara hiru fase ez berdinetan.
Durangoko Udala Gabonetarako Komertzio Bonoa prestatzeko lanean dihardu, eta negozioak bertara gehitzeko epea ireki du abenduaren 4ra arte. Dena den, ez da beharrezkoa izango aurreko bi kanpainetan atxikita egon diren saltokiek eskaera aurkeztea. Aldiz, parte hartu nahi ez badute, berariaz adierazi beharko diote Udalari web gunean dagoen inprimaki baten bitartez Horrez gain, Udalak dei egin die oraindik kanpainan parte hartzen ez duten negozioei, Komertzio Bonora atxikitu daitezen.
"Erraminta honen bitartez Durangoko negozio guztiak lagundu nahi ditugu, beraz Udaletik deia luzatzen diegu orain artean Komertzio Bonora gehitu ez diren negozioei bertara atxikitzeko", adierazi dute udal ordezkariek.
Aurten, COVID-19ak herriko negozioetan eragin duen krisiari aurre egiteko, Udalak hiru Komertzio Bono landu ditu. Berraktibazio Planaren baitan, aurten 90.000 euro bideratu dira Komertzio Bonoetara hiru fase ez berdinetan.
Iturria: Durangoko Udala