Diru-laguntzen aurrekontu osoaren % 42 da, 2,5 milioi eurokoa.
Energiaren Euskal Erakundearen Etxetresna Elektrikoaren Renove Planak bere aurrekontuaren %42 inguru banatu du dirulaguntzetan bigarren asterako, ohiko etxebizitzetan energia eraginkortasun handiko tresnak erabiltzea helburu duena. Dirulaguntza horiek iragan uztailaren 1ean jarri ziren martxan, eta 2,5 milioi euroko aurrekontua du planak.
Gaur arte jasotako dirulaguntza eskaera kopurua 9.172 izan da; horietatik, %80 inguru bideratzen edo aztertzen ari dira dagoeneko. Espediente horiek, orotara, 10.163 etxetresna elektriko ordezkatzea ekarriko dute (eskaera bakoitzeko mota ezberdineko etxetresna elektriko bat baino gehiago eskura daitekeela kontuan hartu behar da). Renove Plan honen bilakaera aztertuta, EEEren Laguntza Ataleko arduradunen datuen arabera, jada 1,052 milioi euro bideratu dira dirulaguntzetan, guztizko aurrekontuaren %42 dena.
Azpimarratzekoa da, gainera, Renove Planarekin bat egindako saltoki hurbiletik kudeatu direla eskaeren ehuneko handi bat; bertatik, erosleen izenean eskaerak bideratzearekin batera, izapide administratiboak aritzen dituzte.
Etxetresna Elektrikoaren Renove Planak honako hauen ordezkapena laguntzen du diruz: hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak eta labeak. Tresna bakoitzaren kostu hautagarriaren %25eraino iristen da laguntza, 100€ eta 130€ko mugarekin A++ eta A+++ klaseko etxetresna elektrikoen kasuan, hurrenez hurren; labeak, ordea, A+ klasekoak dira eta 100€ko gehieneko dirulaguntza dute. Tresna zahar guztiak era egokian bideratzen direla egiaztatu beharko da, behar bezala birziklatzeko, bai atxikitako saltokien ardurapean, baimendutako zentroetan tratatzeko utziko dituztenak, bai tresna erosten duen pertsonaren bidez, bideraketa haren kontura joango dena.
Informazio gehiago www.eve.eus