Albiste interesgarriak
Enpresak aurkezten ari diren eskaera kolektiboen aitorpena bizkortzeko asmoz, kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko espedienteen eraginpean dauden langileen zerrendarekin, ezinbesteko arrazoiengatik edo arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko eta produkziokoengatik, hasieran ardurapeko seme-alabak baino ez ziren kontuan hartu, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE)bere sisteman zuen haien informazioarekin.
ERTEk eragindako pertsona guztien prestazioak onartutakoan, SEPEk ofizioz erregularizatuko du eskubidea duten eta ardurapeko seme-alaben daturik ez duten pertsonen kopuruen igoera, eta ukitutako pertsonek ez dute inolako erreklamaziorik egin beharko.