Aldundiko bulegoak aurrez aurreko arretako itxita daude, honako bi bulego hauek izan ezik, zeinetan bakarrik ezinbesteko idazkiak, eskaerak eta komunikazioak aurkezteko ahal diren:
— Herritarren Arretarako Bulegoa (Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48008-Bilbo), 9: 00etatik 13: 30era, astelehenetik ostiralera.
— Gizarte Ekintza Sailaren Erregistroa, Lersundi kalea 14, 48009-Bilbo, 9: 30etik 13: 30era, astelehenetik ostiralera.
Gainerako arreta-bulegoak aldi baterako itxita egongo dira, alarma-egoerak irauten duen bitartean.
Era berean, herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuei buruzko informazio eguneratua eskura dezakete www.bizkaia.eus webgunean, eta harekin komunikatzeko telefono-kanala dute bertan argitaratutako zenbakien bidez, https://web.bizkaia.eus/es/atencion-telefonica helbidean.
Herritarrek www.bizkaia.eus/laguntza helbidea ere badute, kontsultak, kexak edo iradokizunak egiteko.