HIZLARIA: Alfonso Santamaria, Attest PKFko Auditoria eta Aholkularitza Ekonomikoko bazkidea
Urtarrilaren 12ko 1/2021 Errege Lege Dekretuak Kontabilitate Plan Orokorra aldatu du, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldiei eragiten diena. Aldaketa horiek egokitu egiten dute KBP Europar Batasunak hartu dituen kontabilitate-irizpideetara (NIIF-EB finantza-informazioko nazioarteko arauen transposizioa), finantza-tresnen arloan eta bezeroekin egindako kontratuetatik datozen ohiko diru-sarrerei dagokienez.
Besteak beste, balio arrazoigarriaren definizioa aldatzen da, diru-sarrerak aintzatesteko printzipio bat gehitzen da bezeroarekin itundutako ondasunen edo zerbitzuen kontrola eskualdatzen den unean, eta bezeroarengandik jasotzea espero den zenbatekoan, bost etapatako aintzatespen-prozeduratik abiatuta, aktibo eta pasibo finantzarioen kategoriak murrizten dira, eta memorian sartu beharreko informazioari buruzko eskakizunak areagotzen dira, nahiz eta batzuk ez diren aplikagarriak enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorrean.
EDUKIAK:
- Aurkezpena
- Finantza-tresnen arloko aldaketak
- Diru-sarrerak aitortzearen arloko aldaketak
- Beste aldaketa batzuk
- Galderak
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!