EGITARAUA:
1. Tokiko merkataritzarako sare sozial egokienak:
Sare sozial guztiak ez direlako berdinak, ezta haien erabiltzaileak ere, gaur egun dauden sare sozial guztien errepasoa egingo dugu, eta ikusiko dugu sare horietako bakoitzak nola lagun diezaguketen, daukagun negozioaren arabera.
2. Facebook:
Profilen eta orrien arteko desberdintasunak ikasiko ditugu, ikusiko dugu zer eta nola argitaratu behar dugun edukia, saihestu beharreko akatsak eta inspiratu gaitzaketen negozio/enpresa adibide batzuk.
3. Instagram:
Instagram oso bisuala da eta edukiak partekatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkigu. Zeintzuk diren ikasiko dugu eta adibide batzuk erakutsiko ditugu.
4. Google My Business:
Bilaketetan agertu nahi badugu, menderatu behar ditugun gakoak.