Facebookek zure plataforman zure produktuak erakusteko denda bat sortzeko aukera eskaintzen dizu, zure salmentak errazteko. Gainera, online denda bat baduzu, Instagram Shopping aktibatu ahal izango duzu.
Facebookek iragarri bezala, hemendik gutxira, bi aukeretako edozeinetan erosi ahal izango da zuzenean, ordainketa-pasabide propioarekin, baina gaur egun funtzionalitate horiek mugatuta daude gure ordainketa-pasabidea duen web bat ez badugu (PayPal, Bizum, txartelak).
Tailer honetan ikusiko dugu nola sortu gure Facebookeko denda online salmentarako webgunerik ez badugu, eta, batez ere, Instagram Shopping aktibatzeko moduari erreparatuko diogu online salmentarako webgune bat badugu.
PROGRAMA
- Facebooken eta Instagramen saltzeko bete behar ditugun baldintzak.
- Nola sortu denda bat Facebooken eta eskaintzen dizkigun funtzionalitateak aprobetxatu
- Facebook Commerce eta bere salmenta kanalak: Facebook, Instagram eta Facebook Marketplace
- Instagram Shopping aktibatzeko urratsak
- Prozesu hori egiten laguntzen diguten web-plataforma nagusiekin integratzea.
EMAILEA: Amaia García Dosouto. @notepierdasenlasredes. «No te pierdas en las redes» zuzentzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan 300 saltoki baino gehiago digitalizatzen lagundu baitute. Soziologoa da, Estrategia Digitalean espezializatua. Negozioetarako estrategiak diseinatzen ditu, eta baliabide digitalen gaineko kontrola lortzeko aholkuak, forma eta laguntza ematen ditu.