2020ko urriaren 14an, Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoan aurreikusitako enpresa-betebehar jakin batzuk garatzeko espero ziren bi erregelamendu argitaratu ziren, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak gauzatutako erreformaren ondoren.
Alde batetik, berdintasun-planak eta horien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak (901/2020 ED) berdintasun-planen funtsezko alderdiak garatzen ditu, hala nola diagnostikoa, negoziazioa, edukia, soldata-auditoretzak, jarraipena eta ebaluazioa, bai eta haien erregistroa ere.
Bestetik, emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari buruzko urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretuak (902/2020 ED) zehazten du enpresa-betebehar berrien irismena, hala nola soldata-erregistroa, ordainsari-auditoretza edo lanpostuen balorazioa egitea, bai eta arlo horretako informazio-eskubideak ere, ordainsarien gardentasunaren eta ordainsari-berdintasunaren betebeharra betearazteko.
En la formación impartida se analizará, desde un prisma práctico, las novedades introducidas por ambos Reales Decretos, y cómo afectan a la gestión de las empresas.
PROGRAMA:
1.- Oinarrizko nozioak
a) Nork egin behar du Berdintasun Plana: aplikatu beharreko araudia
b) Nork esku hartzen duen Berdintasun Plana egiten eta negoziatzen
2.- Edukia
a) Gutxieneko edukia vs posiblea
b) Faseak
3.- Beste gai batzuk
a) Ez-betetzeen ondorioak
b) Gomendioak