HIZLARIA: Amaia García Dosouto – Markting eta estrategia digitaleko espezialista. @notepierdasenlasredes
Facebookek bere plataforman denda bat sortzeko aukera ematen dizu, zure produktuak online katalogo baten bidez erakusteko, zure salmentak errazteko. Gainera, online denda bat baduzu, Instagram Shopping aktibatu ahal izango duzu.
Facebookek iragarri duenez, laster erosi ahal izango da zuzenean bi aukeretako edozeinetan bere ordainketa-pasabidearekin, baina gaur egun funtzionalitate horiek mugatuta daude ordainketa-pasabidea online webgune dendan ezarrita ez badugu (PayPal, Bizum, txartelak).
Gure denda Facebooken sortzeko oinarrizko beharrak ezagutuko ditugu online salmentarako webgunerik ez badugu, eta, batez ere, Instagram Shopping aktibatzeko moduari erreparatuko diogu, online salmentarako webgune bat badugu soilik egin ahal izango dela azpimarratuz.
Tailer honetan Facebooken online denda eta katalogoa sortzeko eta zure online denda Instagram Shopping-era konektatzeko behar partikularrei buruz jakin behar duzun guztia azalduko dizugu. Horrela, informazio guztia eskuan, saltoki bakoitzak, bere beharren arabera, bi aukeretako bat ezartzeko beharra baloratu ahal izango du.
EGITARAUA:
- Facebooken eta Instagramen saltzeko bete behar ditugun baldintzak.
- Nola sortu denda bat Facebooken eta eskaintzen dizkigun funtzionaltasunak aprobetxatu
- Facebook Commerce eta bere salmenta kanalak: Facebook, Instagram eta Facebook Marketplace
- Instagram Shopping aktibatzeko urratsak
- Prozesu hori egiten laguntzen diguten web-plataforma nagusiekin integratzea.