Bideo-formatuko informazioaren kontsumoa handituta, gero eta beharrezkoagoa da baliabideak izatea formatu horretan edukia muntatu ahal izateko, eta Kinemaster app bat da horretarako, piezak muntatu eta moztea baino prestazio aurreratuagoekin. Kinemasterrek geruzak, denbora-lineak, audio-linea desberdinak eta abar gehitzeko aukera du, behar dugun muntaia lortzen lagunduko diguna, hori guztia gure gailu mugikorretik.
App honekin era guztietako bideoen edizioan emaitza bikainak lortu ahal izango ditugu, hala nola, kamera bidezko testigantzak, sare sozialetarako bideoak, Stories, Reels eta abarretarako pentsatutako bideo bertikalak eta gure negozioa, zerbitzua edo ideia sustatzeko eta zabaltzeko edozein bideo.
PROGRAMA:
- Mugikorrean eta tabletean, Androiden eta Applen app-ak instalatzea
- Lehen urratsak
- Bideo-, irudi- eta audio-edukiak sartzea
- Geruzak
- Denbora-lerroa, ordena eta iraupena
- Materialak prestatzea
- Eszenen konposizioa/Storyboard
- Piezak moztea
- Trantsizioak
- Bideoaren hainbat puntutan testuak txertatzea
- Audioa: sakoneko musika eta off ahotsa
- Abiadura-aldaketa
- Chromas
- Bideoa esportatzea eta argitaratzea
IRAKASLEA: Daniel Arrilucea, teknologia berrietan aditua