HIZLARIA: Amaia Garcia Dosouto. Markting eta estrategia digitaleko espezialista. @notepierdasenlasredes
Edukien estrategiarik gabe, egunero inprobisatuko dituzu zure argitalpenak. Beharbada, ez duzu lortuko lor dezakezun ikusgarritasun guztia, ezta jende egokiarengana iristen ere, eta ezin izango duzu baloratu zure helburuetarantz aurrera egiten ari zaren ala ez.
Edukien estrategia bat definitzen ikasteak aukera emango dizu zure lana hobeto antolatzeko, lantzen dituzun gaien eta zure negozio-helburuen arteko harremanaren ikuspegi argia izateko, eta neurtzeko sare sozialetan inbertitzen duzun denbora eta dirua errentagarria den.
EGITARAUA:
- Zer bilatzen dute sare sozialen erabiltzaileek markekin eta negozioekin duten harremanean?
- Nola funtzionatzen duen ikusgarritasunak sare sozialetan
- Nola deduzitu pausoz pauso zure edukien estrategia ikusgarritasun handiagoa lortzeko? Ariketa praktiko gidatua
- Edukien estrategien adibideak
- Sareetan egiten dugun lanaren bilakaera neurtzeko adierazle nagusiak
- Gure edukiak sare sozialetan programatzea eta gure denbora hobeto kudeatzea erraztuko diguten tresnak