Bezeroen aurrean ikusgai izateko beharrak tresna digitalek funtsezko papera izatea eragiten du alderdi garrantzitsu horretan. Horien guztien artean, Googleko negozioaren fitxak da negozioak eskaintzen dionaren berri emateko tresnarik errazena eta eraginkorrena, eta kudeatzeko oso erraza da, doako tresna izateaz gain.
Ez dago fitxetan informazio fidagarririk eskaintzen ez duen enpresa handirik, duen garrantziagatik; horregatik, edozein negoziok kudeatu behar du.
Tailerraren helburuak izango dira Googleren fitxa dohainik eta modu errazean kudeatzea, gure negozioaren eta gure produktu eta zerbitzuen ikusgarritasuna hobetzea, erabiltzaileen bilaketen aurrean agertzeko eta gure fitxaren alderdi garrantzitsuak eta gure bezeroengan eragin handiena dutenak kontrolatzeko.
PROGRAMA
- Zergatik da garrantzitsua Googleren fitxa nire negoziorako
- Googleren fitxa bat sortzea edo berreskuratzea
- Googlen enpresa-fitxa kudeatzea
- Enpresaren informazioa Googlen
- Bezeroen aipamenak eta haien kudeaketa
- Enpresaren irudiak
- Kategoriak eta produktuak
- Kategoriak eta zerbitzuak
- GMBren fitxako argitalpenak
- GMBren fitxarako erabiltzaileak kudeatzea
- Googleren fitxatik webgune erraz bat sortzeko aukera.
- Nola kokatu Google My Businessen nire fitxa
EMAILEA: Juanfran Ruiz Rodriguez -Marketin Digital, SEO eta Datuen Analisian Espezialista