Gaur egun, ezin duzu planteatu sare sozialetan ikusgarritasuna lortzea publizitatearen osagarririk gabe, batez ere Facebooken eta Instagramen. Ezagutu zure bezero potentzialentzat benetan garrantzitsuak diren iragarkiak nola sortu, eta bultzatu zure negozioaren ikusgarritasuna.
Tailer honetan iragarkiak hormatik bertatik egiten ikasiko dugu (“Argitalpena sustatu”) edo Facebookeko Iragarki Zentrotik hutsetik. Sare sozialetako publizitatearen potentziala zein den ulertuko duzu, noraino iritsi nahi duzun erabaki ahal izateko. Errazenetik aurreratuenera.
PROGRAMA
• Sare sozialetako, Facebookeko eta Instagrameko publizitatearen ezaugarriak
• Hasi aurretik bete behar ditugun funtsezko baldintzak, teknikoak eta estrategikoak.
• Inspiratzeko adibide batzuk
• Facebook eta Instagrameko gure hormatik urratsez urratseko iragarki bat sortzea
• Facebookeko Iragarki Zentroa:
• Iragarkiak sortzea
• Publikoak sortzea
• Nola neurtu gure iragarkien arrakasta?
• Iragarki bat asmatzeko ariketa praktikoa: sormena, segmentazioa eta testua.