ORGANISMOA: Emakunde
XEDEA
Enpresa eta erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta dirulaguntzetarako deia egiten da, 2022. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laburbilduta:
- Enpresa eta erakunde pribatuek nortasun juridiko propioa eta independentea izan behar dute.
- Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena inolako herri-administraziorena ez izatea.
- Erakundearen zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. Horretarako, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon behar da, edo, bestela, lantokiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira, eta horien zuzendaritza- eta administrazio-organoek antolamendu-aldaketak egiteko kudeatze-gaitasuna eta autonomia nahikoa izan behar dute, ebazpen honetan aipatzen diren berdintasunerako jarduera-planak bete ahal izateko.
- 10 eta 100 langile arteko plantilla izatea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
*Erakunde onuradunek bete behar dituzten baldintza guztiak ezagutzeko araudia kontsultatu
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko izango da dirulaguntza. Aholkularitza-enpresek, 2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era, honako hauek egiten lagundu beharko diete enpresei edo erakundeei:
- Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa, barne-antolamenduari eta zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokionez.
- Gutxienez 20 ordu ematea erakundearen langileei lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan trebatzeko.
- Berdintasun-plana diseinatzea enpresaren barne-antolamendurako eta zerbitzu edo produktuetarako.
Diruz lagun daitekeen zenbatekotik Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) kenduko da, irabazi-asmorik gabeko erakundeei izan ezik.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 12.000 eurokoa, gehienez ere.
Ehuneko laurogeiko muga aplikatuko zaie (gehienez, 12.000 euro) irabazi-asmorik gabeko erakundeei, alegia: onurak titular edo partaideen artean banatu gabe, produkzioan edo ondasun- eta zerbitzu-banaketan lortutako irabaziak edo soberakinak erakundeen xedeak betetzeko inbertitzen edo bideratzen dituztenei.
EPEAK
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 11n amaituko da, egun hori barne.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, eskabide-ereduari jarraikiz, eta datu guztiak eman beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0039209