ORGANISMOA: BBK Fundazioa
XEDEA
Helburua ATE GEHIAGO IREKITZEA da, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntera sartu eta beren bizitza independentearen proiektua garatzeko AUKERA GEHIAGO izan ditzaten, gizartearen, enpresen eta familien artean beraien lan-integrazio osoa NORMALIZATUZ.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Enpresen edo erakundeen betekizunak:
- Lehen aldiz profil hauek dituen pertsona bat kontratatzen duten enpresak edo erakundeak: adimen-desgaitasuna, gaixotasun mentala, garunparalisia, autisten espektroaren nahasmendua edo % 33ko edo gehiagoko entzumen-desgaitasuna aitortuta duten pertsona gorrak edo entzumendesgaitasuna dutenak; % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisiko edo sentsoriala aitortuta duten pertsonak.
- Egoitza soziala Bizkaian izatea.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
Kontratazio-modalitatea: gutxienez urtebeteko iraupena duen kontratua egin beharko da, edozein kontratazio-modalitatetan, txandakako prestakuntzako kontratua izan ezik. Lanaldi partzialeko kontratu baten kasuan, lanaldi arruntaren % 50 gutxienez, BBKren laguntza ekonomikoa kontratuaren partzialtasun-ehunekoaren proportzioan egokituko da. Gehienez: kontratazio bat enpresa edo erakunde bakoitzeko.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Dauden zerga-abantailez eta hobariez gain , desgaitasunen bat duten pertsonak inoiz kontratatu ez dituzten eta LEHEN ALDIZ kontratatzen dituzten enpresek 6.000 €rainokolaguntza ekonomiko gehigarria jasoko dute BBKren eskutik desgaitasuna duen pertsonaren bat kontratatzen duten lehenengo urtean (gutxienez urtebeteko kontratua izango da, edozein modalitatetan, prestakuntza eta ikaskuntzakoan izan ezik; gehienez laguntza bat enpresa bakoitzeko).
EPEAK
Programari atxikitzen zaizkion lehenengo 20 enpresek edo erakundek izango dute laguntza.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Nola atxiki BBK Enplegu Inklusiboa programari?
Eskabideak BBK ETA ZURE plataformaren bidez izapidetuko dira, bai BBKren orritik, bai esteka honetatik:
Nola?
- Alta eman behar duzu erakunde edo enpresa gisa
- "Enplegu Inklusiboa" proiektua hautatu
- Eta formulario bat betetzea oinarrizko datu batzuekin, kontratazioan lagundu eta aholkuak eman diezazkizuten