ORGANISMOA: BERMEOKO UDALA
XEDEA
Busturialdeko enpresek Busturialdeko langabetuak eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak merkatu arruntean kontrata ditzaten erraztea.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Legez eratutako Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira onuradunak, baldin eta lantokia Busturialdeko eskualdean edukita han egiten badute jarduera ekonomikoa, prestakuntza-eta ikastun-kontratua ez den beste edozein lan-kontraturekin.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
2021eko martxoaren 13tik 2022ko apirilaren 1era gauzatutako kontratazioak; edozelan ere, 2022ko ekainaren 30a izango da diruz laguntzeko epealdiaren muga-eguna.
Kontratazioek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Kontratua hasteko bezperan langabezian egon behar du langaiak, eta Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa agertu. Ez du langile gisa agertu behar Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, ez eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian ere.
- Horrezaz gainera, Bustutialdeko udalerriren baten erroldatuta egon behar du, kontratua hasteko bezperan.
- Lanaldi osokoa nahiz partzialekoa izan daiteke kontratua, baina, gutxienez, lanaldiaren %50ekoa izan beharko da, eta hiru hilabete iraungo du.
- Edozein modalitatetakoak izan daitezke kontratuak, prestakuntza eta ikasketakoak eta praktiketakoak izan ezik.
Ez da diruz lagunduko:
- Sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako enpresaburuen nahiz enpresaren kontrola dutenen ezkontideek, ondorengoek eta bigarren gradura arteko ahaidetasun harreman batengatik (odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa) lotutako senitartekoek.
- Enpresa batek langile bat berriz kontratatzea baldin eta aurreko deialdietan laguntza jaso badu.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
- Gehienez 3.000 €-ko laguntza hiru hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratuko, eta gehienez 6.000 €-ko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratuko; nolanahi ere, laguntzaren amaierako zenbatekoa ezin da soldata-kostuen %75 baino handiagoa izan.
- Kontratatutako pertsonak gizatalde berezi batekoak badira, ezingo dute soldata-kostuen %100 gainditu, kontratatutako pertsonen kontratu-bukaerako eta Gizarte-Segurantzako indemnizazioak barne, 9.000,00€-ko gehienezko muga izanda.
Adierazitako diru-laguntza guztien zenbatekoa %10-ean haziko da kontratuak emakumeekin egiten direnean.
EPEAK
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 29an hasiko da eta 2022ko apirilaren 1ean amaituko da
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Aurkezpena egoitza elektronikoan egingo da www.bermeo.eus horretarako eskuragarri dauden inprimakiak aurkeztuz