ORGANISMOA: Eusko Jaurlaritza
XEDEA
Agindu honen xedea da EAEn sektore pribatuko lantokietan, 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, eta horien deialdia egitea (LanHitz).
ERAKUNDE ONURADUNAK
Europar Batasuneko naziotasuna edo egoitza soziala edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarreko legeriaren arabera eratuta badaude eta, edozein dela ere haien eraketa juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten lantokien titularrak edo kudeatzaileak badira.
Halaber, elkargo profesionalak ere izan daitezke deialdi honetako onuradun, betiere euren funtzio pribatuak egikaritzeari dagokionean. Ondorioz, deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko elkargo profesionalen funtzio publikoei dagozkien honako gai hauek:
a) Nahitaez elkargoko kide izatea;
b) Hauteskunde-araubidea eta diziplina-araubidea;
c) Elkargoaren oniritzia, kasuan-kasuko estatutuek hala eskatzen dutenean;
d) Elkargoko organoek emandako administrazio-egintzen aurkako errekurtso-araubidea;
e) Sektorearen interesak ordezkatzea eta defendatzea, gai horretan 61. zk. 2023ko martxoaren 28a, asteartea EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2023/1500 (22/5) eskumena duten administrazioen aurrean;
f) Lanbidea arautzea;
g) Korporazio horiek herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, sektorearekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko;
h) Arau deontologikoak betetzea;
i) Administrazioak eskuordetu ahal izan dizkien beste eginkizun batzuk.
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN KONTEPTUA
Lau multzo hauetako jarduerak lagunduko dira diruz:
a) Lehenengo multzoa: entitatean euskara-planik izan gabe, euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak. Gehienez hiru urtez jaso ahal izango da dirulaguntza multzo honetan, eta, betiere, 2021eko LanHitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota 2022ko deialdian 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.
b) Bigarren multzoa: entitatean euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta euskara-plana diseinatzea, eta, nahi izanez gero, abian jartzea ekintza solteak eginez. Urte bakarrean lagunduko dira multzo honetako jarduerak, betiere, 2021eko LanHitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota 2022ko deialdian 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.
c) Hirugarren multzoa: entitatearen euskara-plana eta urteko kudeaketa-plana oinarri izanda, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan LanHitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagoz jaso dutenak.
d) Laugarren multzoa: entitateko euskara-planak ibilbide luzea izanda, edo euskararen kudeaketan maila aurreratuan egonda, euskara-planetik harantzagoko hizkuntza proiektu estrategikoak.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
Honako hauek izango dira multzo bakoitzeko jarduerek bete beharrekoak:
a) Lehenengo multzoa: lantokian euskararen erabilera, ezagutza edota presentzia indartzea helburu izan behar dute aurkeztutako ekintzek.
b) Bigarren multzoa: entitateak 2023an, lehenengoz, diagnostikoa eta euskara-plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Prozesua gauzatzeko, Erreferentzia Marko Estandarraren (EME) araberako entitatearen diagnostiko soziolinguistikoa (ezagutza eta erabilera datuak), eta eraldaketarako euskara-plana zehaztuko dira, zerbitzu eta lan hizkuntza kontuan hartuta. Horrez gain, ekintza solteak egiteko aukera izango du entitateak. Diagnostikoa eta euskara-plana diseinatzeaz gain, euskararen erabilera sustatzeko jarduera
solteak ere egingo diren adierazi behar da. Horrela bada, jardueren helburuak eta horien deskribapena zehaztuko dira.
c) Hirugarren multzoa: eskatzaileek aurkeztu behar dituzten kudeaketa-planek EMEren araberakoak izan behar dute.
d) Laugarren multzoa: entitateak euskararen erabilera indartzeko hizkuntza proiektu estrategikoa garatzea. Erakundeak nahi duen markoa erabili dezake proiektu hori garatzeko.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Hauek izango dira esleitu ahal diren dirulaguntzen mugak, multzoz multzo:
a) Lehen multzoan, eskaria aukezten duen pertsona edo entitateak, gehienez 5.000 € jaso ahal izango ditu. Nolanahi, multzo honetako pertsona edo entitate eskatzaileak dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa jasoz gero, bermatuta izango du, gutxienez, 1.000 euroko dirulaguntza.
b) Bigarren multzoan, eskaria aukezten duen pertsona edo entitateak gehienez 13.000 € jasoko ditu. Horren barruan bi kontzeptu egongo dira, eta bakoitzak bere mugak izango ditu. Lehenengoa, diagnostikoa eta planaren diseinua aurkezten dituen erakundearen tamainak baldintzatuko du, honela:
– 1-10 langile: 3.000 euro, gehienez.
– 11-50 langile: 5.000 euro, gehienez.
– 51-100 langile: 7.000 euro, gehienez.
– >100 langile: 8.000 euro, gehienez.
Bigarren kontzeptua ekintza solteak direnez, lehen multzoan jarritako muga berdina egongo da, 5.000 eurokoa.
c) Hirugarren eta laugarren multzoetan: euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duen pertsona edo entitate bakoitzak gehienez 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta gainerakoek, 35.000 euro.
EPEAK
Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da. Epea 2023ko martxoaren 29tik 2023ko maiatzaren 2ra arte izango da.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dira, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunean sartuta.