ORGANISMOA: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu
XEDEA
Euskal Autonomia Erkidegoan mikroenpresetan eta langile autonomoen artean enpleguari eusteko eta trantsizio ekologiko eta digitalean laguntzeko «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko osagaiaren inbertsioa finantzatzeko laguntzak Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, honako baldintzak batzen dituztenak:
- beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatu eta gutxienez lantoki bat izatea
- soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago izatea
- beren negozio-bolumena bi milioi eurotik gorakoa ez izatea
Dirulaguntza eskuratzeko, egindako inbertsioek gutxienez 600 euroko zenbatekoa eduki behar dute, BEZa kanpo, dirulaguntzen bi lerroetako batean 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskaria aurkezten den datara arte.
Gutxieneko zenbateko horretara iristeko, lerro bereko inbertsio-kontzeptu desberdinen kostuak batu ahal izango dira.
1. Lerroa. Trantsizio ekologikorako inbertsioak:
-
- a) Aurrezte edo eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- b) Energia ez-kutsagarri eta berriztagarrien instalazioak.
- c) Energetikoki eraginkorra den ekipamendua, jarduerara bideratua, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badu (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
- d) Klimatizazio-ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badute (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
- e) Ingurumen-ziurtagiriak (EMAS, ISO14001, ISO 14006, UNE 150301, etiketa berdea eta abar), hemen sartzen delarik egindako ezarpenaren inbertsioa.
- f) Garraio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, enpresariaren edo profesionalaren jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta daudenak; karga elektrikoko puntuak
- g) Ekonomia zirkularreko irtenbideak, enpresaren jasangarritasunean aurrera egiteko
- h) Biodibertsitatea berrezartzeko proiektuen ezarpena, jarduera ekonomikoarekin lotutakoa.
2. Lerroa. Trantsizio digitalerako inbertsioak:
-
- a) Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea.
- b) Haririk gabeko konektagarritasuna hedatu edo hobetzeko inbertsioak.
- c) Irtenbide teknologikoen ezarpena, enpresaren digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko: hodeiko biltegia, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala (bezeroak, hornitzaileak eta abar), Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak, bezeroaren esperientziako irtenbide teknologikoak (errealitate handitua, errealitate birtuala, errealitate murgildua, eta abar), fakturazio elektronikoko irtenbideak (TicketBAI-TBAI sistemarako fakturazio-softwarea barne), bezeroarentzako zerbitzuen kudeaketa, salmenta-puntuen terminalak, produktuen kodetze eta irakurketa optikorako sistemak, eta abar.
- d) Merkaturatze-sistemak martxan jarri edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena (webguneen garapena, online salmenta, ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak).
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN KONTEPTUA
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen bi lerroen helburua enplegua mantentzea da; hau da, dirulaguntza eskatzeko unean enpresa onuradunek kontratatuta zituzten inoren konturako langile kopuruari eustea, sei hilabetez, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.
Beren konturako langileen kasuan, soldatapeko langilerik ez badute, eta kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, aldi horretan langile autonomoaren edo bazkide-langileen edo lan-bazkideen izaera mantendu beharko dute, hurrenez hurren, bai eta jarduera bera ere.
Ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek aldi horretan zehar bertan lan egiten duten bazkideen egoerari eutsi beharko diote, eta, hala badagokio, kontratatuta dauden inoren konturako langileen enpleguari ere.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Emango diren dirulaguntzak 5.000 eurokoak izango dira, mikroenpresa edo enpresari autonomo onuradun bakoitzeko.
EPEAK
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra izango da, edo aurrekontua agortu arte.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Dirulaguntza-eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira.
Dirulaguntzak lehiarik gabeko konkurrentzia-prozeduran izapidetuko dira, hau da, aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak.
Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu berbererako beste administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik jasotako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin.
Hala ere, deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak bateraezinak dira Europar Batasunaren funtsekin finantzatutako beste laguntza batzuekin, gastu berberak finantzatzeko badira.