ORGANISMOA: INGURALDE
XEDEA
Enpresa eta erakundeentzako laguntzak, jarduera ekonomikoaren iraunkortasunean eta enpleguaren sorreran oinarritutako Barakaldoko udal-estrategiaren barruko lan-kontratuak formalizatzen laguntzeko.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Inoren kontura diharduten langileekin kontratuak hitzartzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak (dena delakoa forma juridikoa) izango dira laguntza hauen onuradunak. Edozein kasutan ere, lan egoitza eta ekonomia jarduera Barakaldon izan behar dute.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 1era bitartean (egun biak barne) gauzatutako kontratazioak; edozelan ere, 2022ko maiatzaren 31a izango da diruz laguntzeko epealdiaren muga-eguna.
Kontratazioek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Kontratua hasteko bezperan langabezian egon behar du langaiak, eta Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa agertu. Ez du langile gisa agertu behar Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, ez eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian ere.
- Horrezaz gainera, Barakaldon erroldatuta egon behar du, kontratua hasteko bezperan.
- Lanaldi osokoa nahiz partzialekoa izan daiteke kontratua, baina, gutxienez, lanaldiaren %50ekoa izan beharko da, eta hiru hilabete iraungo du.
- Edozein modalitatetakoak izan daitezke kontratuak, prestakuntza eta ikasketakoak eta praktiketakoak izan ezik.
Ez da diruz lagunduko:
- Sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako enpresaburuen nahiz enpresaren kontrola dutenen ezkontideek, ondorengoek eta bigarren gradura arteko ahaidetasun harreman batengatik (odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa) lotutako senitartekoek.
- Enpresa batek langile bat berriz kontratatzea baldin eta aurreko deialdietan laguntza jaso badu.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
- Gehienez 3.000 €-ko laguntza hiru hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratuko, eta gehienez 6.000 €-ko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko lan-kontratuko; nolanahi ere, laguntzaren amaierako zenbatekoa ezin da soldata-kostuen %75 baino handiagoa izan.
- Kontratatutako pertsonak gizatalde berezi batekoak badira, ezingo dute soldata-kostuen %100 gainditu, kontratatutako pertsonen kontratu-bukaerako eta Gizarte-Segurantzako indemnizazioak barne, 9.000,00€-ko gehienezko muga izanda.
Adierazitako diru-laguntza guztien zenbatekoa %10-ean haziko da kontratuak emakumeekin egiten direnean.
EPEAK
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 24an hasiko da eta 2022ko martxoaren 21ean, 14:00etan, amaituko da
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Eskabideak eta gainontzeko agiriak Inguralderen Udal Erakunde Autonomoaren erregistroan (Barakaldoko Aldapa kaleko 3An) aurkeztuko dira. Zenbat kontratu hainbat eskaera egin beharko da.