ORGANISMOA: Novia Salcedo Fundazioa
XEDEA
Programa honen helburua enplegu berriak indartzea edo/eta sortzea da, autonomoen mikroenpresak edo/eta enpresa-jarduerak eraldatzeko edo/eta hobetzeko planekin. Era berean, lurralde-proiektu berriekin lagunduko duten, erronka demografikoari helduko dioten eta produkzio-eraldaketa erraztuko duten barne-ekintzailetzako proiektuak baloratuko dira,
ekonomia berde eta digitalerantz batez ere.
Kasu guztietan, lehentasuna emango zaie enpleguari eusten eta enplegua finkatzen eta enpleguegonkorra sortzen laguntzeko ekimenei, pertsona guztientzat lan duina ekarriko duen lan- merkatu dinamikoa, erresilientea eta inklusiboa sustatzeko, sektorea eta langilearen ezaugarriak edozein direla ere.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Programa mikroenpresak zuzentzen dituzten pertsonak eta autonomoak prestatzera eta gaitzera egongo da zuzenduta.
Parte hartu ahal izango dute:
• IFKk eratuta dituzten ekintzailetza-ekimenek.
• Mikroenpresa gazteek (eratu direnetik 5 urtera arte).
• Eratu direnetik 5 urte baino gehiago dituzten mikroenpresak, euren enplegua indartzeko eta, hala badagokio, berriro sortzeko hobekuntzak abian jarri nahi dituztenak.
• Euren enplegua indartzeko eta, hala badagokio, berriro sortzeko hobekuntzak abian jarri nahi dituzten autonomoak.
Guztiek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erregistratutako IFK izan beharko dute, haien figura juridikoa edozein dela ere.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
Adierazpen gisa, eta izaera ez mugatzailearekin, kontzeptu hauek sartu ahal izango dira:
•Prozesuak eta produktuak berriro diseinatzea, ingurumen, osasuna eta irisgarritasun
araudietara egokitzeko.
•Marketin digitaleko planak garatzea (webgunea diseinatzea, sare sozialak erabiltzea, edukia
sortzea…)
•Prozesuak digitalizatzea (software-lizentziak eskuratzea, CRM abian jartzea…)
•Espazioak alokatzea
•Ekipamendua edo/eta makineria alokatzea
•Ekitaldietara joatea eta merkataritza-akordioetarako joan-etorriak
Horiek guztiak fakturen bidez justifikatuko dira.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Parte-hartzaileen eskura jarriko dugu gehienez 4.000 €-ko laguntza.
EPEAK
Mikroenpresek eta autonomoek apirilaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak.
Eskabideak elkarren segidako konkurrentziaren bidez ebatziko dira.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Eskabideak HEMEN aurkez daitezke.