Albiste interesgarriak
Zallako Udalak, aurten ere, “Bono Denda” dendari laguntzeko kanpaina jarri du abian, atxikitako dendetan zuzenean egiten den deskontu-bonu baten bidez. Bonu horretan, 30 €-ko edo gehiagoko gastua eginez gero, 10 €-ko deskontua aplikatuko da.
Oraingo honetan, bonuak saltokietan bertan eros daitezke eta, gainera, HAZn, Arangunen eta Kutxabankeko kutxazain automatikoetan ere daude salgai.
Udalak argitu du bezero eta tiket bakoitzeko bonu bakarra erabil daitekeela parte hartzen duen establezimendu bakoitzean. Aipatu behar da Bono Denda hau bateragarria dela beste erakunde batzuetatik egiten diren bestelako ekimenekin.
Apirilaren 30era arte edo bonuak amaitu arte egongo da indarrean kanpaina.
ATXIKITAKO SALTOKIAK