Elkarteak, Getxoko Udaleko Ekonomia eta Sustapenerako Sailaren babesa duen "Algortako Dendak, zugandik gertu” kanpainaren bidez, Getxo, eta zehazkiago Algorta, hiriko merkataritzaren erreferentziazko gune gisa kokatu nahi ditu.
Horretarako, 7.000 mapa baino gehiago argitaratu dira elkartea osatzen duten 70 saltokien zerrenda eta argazkiekin, Algortako Dendak-o establezimendu guztietan aurki daitezkeenak. Horrez gain, erosketa-esperientzia errazteko, kanpainaren euskarri guztiek QR kodea dute. Kode horrek mapa interaktibo batera, saltokiei buruzko informazio guztiarekin, bideratzen du (helbidea, sare sozialak, produktuen kategoria, etab.). Horrekin guztiarekin, zonaldeko negozio-mota ugari ezagutzera eman nahi dira, erosketak egiterakoan oinezko ibilbideak sustatzearekin batera.
Eta hori ez da guztia; izan ere, hemendik hilabete batzuetara elkartearen web-orria izango denari forma ematen ari zaio, eta bertara sartzeko aukera izango da Algortako Dendak-eko establezimendu guztietan egongo diren mapetan eta erakusmahaietan dagoen QR kodearen bidez. Webguneak elkartearen negozioei buruzko datu interesgarri guztiak bilduko ditu, baita kanpainei eta berrikuntzei buruzko informazioa ere.