Algortako Dendak Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin, GETXOPHOTO 2022ren barnean Algortako Dendak Erakusleiho-Ibilbidea abian jarriko du ekainean.
GETXOPHOTOko herritar partaidetza Jaialdian parte hartu nahi duten persona guztiei, profesional nahiz amateur, irekita dagoen espazioa da, non nahi duenak edizio bakoitzan proposatutako gaiari buruzko argazkiak bidal ditzakeen (aurten proposatutako gaia “Imajinatu” zen). Emaitza estilo eta genero desberdinen nahaste aberasgarri bat da.
Aurten, nazioarteko partaidetza handia izan dugu, eta munduko leku guztietako ehundik gora irudi jaso dira proposatutako gaiari buruz. Edizio guztietan bezala, epaimahaiak 37 irudi aukeratu dituzte eta hauek Algortako Dendak Elkartearen 37 saltokien erakusleihoetan egongo dira ikusgai Jaialdian zehar (ekainaren 2tik 26ra). Iaz bezala, gida bat argitaratu da lan finalisten egile eta izenburuekin, ikusgai egongo diren denden informazioaz gain.
Gainera, bigarren urtez jarraian, Algortako argazkilari baten eskutik lau ibilbide egingo dira ikusgai dauden argazkiak bisitatzeko. Ibilbide horietan, argazkilariak irudiei eta egileei buruzko xehetasunak eta erakusketan parte hartzen duten dendei buruzko xehetasun interesgarriak kontatuko ditu.
Algortako Dendak Elkarteak Dora Díez Burzako getxoztarrak egindako lana saritzea erabaki du argazkirik onena bezala. “Zuk hala uste baduzu bakarrik” izenburu daukan argazkiari esker, Elkartearen saltoki partaideetan kontsumitzeko 100 eurotako txartel bat irabazi du.