Algortako Dendak, ekainean, Erakusleihoen Argazki Ibilbidea aurkezten du. EuskoJaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, eta GETXOPHOTO 2024 Jaialdiaren barruan, ekainaren 6tik 30era, Algortako Dendak-eko 38 saltokik ikusgai izango dituzte Jaialdiko epaimahaiak aukeratutako argazkiak. Erakusleihoen Argazki Ibilbidea GETXOPHOTOko herri partaidetzaren espazioarenbarruan kokatzen da, formatu irekian, Jaialdian parte hartu nahi duten pertsona profesional edo amateur guztientzat, edizio bakoitzean proposatutako gaiaren arabera argazkiak bidaliz (aurtengo gaia “Play!” da).
Ekimenak nazioarteko partaidetza handia izan du, 200 argazki inguru jaso dira munduko hainbat tokitatik, estilo eta genero anitzak eta aberasgarriak batuz. Erakusleihoen Ibilbidea erraz jarraitu ahal izateko, artelan finalisten izenburuak eta egileak biltzen dituen gida bat argitaratu da, ikusgai egongo diren saltokien izenekin batera.
Gainera, Algortako Dendak elkarteak egile getxoztar baten argazkia saritu nahi izan du: “Aceptamos pulpo”, Dora Díez Burzako argazkilariak egina, 100 euroko bale batekin saritua izan da. Kanpainaren barruan, eta berrikuntza gisa, Algortako Dendak elkarteak jauzi bat egin nahi izan du erakusketa kaletik sare sozialetara eramanez. Horretarako, ekainean zehar, irudiei eta horiek ikusgai egongo diren saltokiei buruzko hainbat galdera egingo dira. Asmatzen dutenen artean, astero zozketa bat egingo da (horrela ibilbidearen 3 asteetan), eta kanpaina amaitzean azken zozketa bat egingo da parte-hartzaile guztien artean. Zozketetan, parte hartzen duten negozioetako elikagai-produktuen loteak oparituko dira.
Anima zaitezte Jaialdia eta, bereziki, Erakusleihoen Argazki-ibilbidea bisitatzera.
Zorte on gure Instagram lehiaketan!
Informazio gehiago: 94 471 36 01 o algortakodendakanpainak@gmail.com