Gaur Bizkaiako Aldizkari Ofizialean Barakaldoko Bonuak programaren bigarren edizioaren deialdia argitaratu da udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko; izan ere, herritarrei hobari bat ematen diete Barakaldoko enpresetan egindako erosketetan, eta horren onura jasotzen dute bai herritarrek, bai Barakaldoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreek.
Kanpainari atxikitako establezimendu-sarean kontsumo-zerbitzu eta ondasunak erosteko bonuek 10 euroko salmenta-prezioa izango dute; erosleari, ordea, 15 eurokovbalioa emango diote. Inguraldek emango du 5 euroko aldea bonu bakoitzean.
Merkataritza-establezimenduak «Barakaldo Bonua» programara atxiki ahal izateko epea 5 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta, hau da, 2020ko urriaren 15etik 19ra.
Enpresa interesdunek Barakaldoko Udalaren Egoitza Elektronikoan (https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/) eta Inguralderen web orrian (www.inguralde.eus) eskura daitekeen eskaera-orria aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta.