Baturik merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea, Udaleko Merkataritza sailarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. «Rasca y TrapaGANA» kanpaina jarriko du abian uztailaren 12tik aurrera, udalerriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen aldeko apustua egiten duten pertsonen leialtasuna saritzeko.
Uztailaren 12tik 30era bitartean, «Rasca eta TrapaGANA» txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, euren fideltasuna saritzeko.
6.000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan. Era guztietako sariak: dagoz: 5 euroko deskontuak erosketetan eta mota guztietako produktu-sortetan. Zerbitzuak ile-apainketan edo estetikan, afariak, bazkariak, pintxo-potea edo gosariak ostalaritza. 50 €, 30 €edo 40 € erosketetan deskontuak edo baleak, arropa, modako osagarriak edo elikadura saltolietan. Gainera, «Cuida de Trapagaran-Zaindu» markako 1000 motxila eta 100 erosketa-poltsa banatuko dira. Esan behar, Udaleko Merkataritza Sailak kanpaina honetarako emandako erosketa-poltsak direla. Sarien zerrenda establezimendu bakoitzean eta www.baturiktrapagaran.com webgunean egongo da ikusgai.
Kanpainaren helburuak dira, besteak beste, tokiko kontsumoaren aldeko apustua egiten duten bezeroen leialtasuna saritzea. Horrez gain, establezimenduen artean sinergiak sortzea; izan ere, banatzen diren sariak saria ematen ari direnak ez diren beste establezimendu batzuetan banatuko dira gehienetan. Horrela, bezeroek erosketak egiten ez zituzten produktuak, zerbitzuak eta beste establezimendu batzuk ezagutzea nahi du Baturik elkarteak..
Kanpainak oso harrera ona izan du Baturik elkarteko kide diren establezimenduen artean, eta elkartutako enpresen % 82k parte hartu du.
Amaitzeko, ekintza hau ere «zaindu Trapagaran» ekimenaren barruan sartzen da.